Pedro Calderón de la Barca
Poeta eta antzerkigile ospetsua izan zen. Espainiako Urrezko Mendearen aroko egilea da, baita XVII. mendeko antzerkigile nagusietarikoa ere Europan. Bizitza amets eta Zalameako alkatea antzezlan bikainak idatzi zituen, beste hainbat drama, komedia eta auto sakramentalen artean.