Pier Paolo Pasolini
Italiar poeta, idazlea eta zinemagilea. XX. mendeko pentsalari nagusietako bat izan zen. Berpizkundeko maisuen antzera, alor artistiko ugari landu zituen. Friuliera, komunismoa, antzinaroa, gizakien edertasuna eta futbola maitatu zituen. Bere hitzak jasan ezin zituztenek 1975ean hil zuten Ostiako hondartzan.