Raymond Chandler
Eleberri beltzaren sortzaileetakoa da. Bere pertsonaia kutuna, Philip Marlowe, literatura eta zinemaren detektibe ezagunenetakoa da. Gurasoak banandu ondoren, Chandler amarekin hazi zen Ingalaterran, eta Londresko Dunwich Collegera joan zen, nahiz eta bere hezkuntzaren zati bat Alemanian eta Frantzian ere eman. Gobernu britainiarreko funtzionario bezala esperientzia labur bat izan ondoren, kazetaritzan aritu zen. Kanadako Armadan izena eman zuen Lehen Mundu Gerran Frantzian borrokatzeko. Gerra amaitu ondoren, pulp kontakizunak idazteari ekin zion bete-betean, genero beltzeko beste idazleengandik bereizten zen estilo propioa garatuz. Chandlerrek ez zuen bere lehen eleberria argitaratu 51 urte bete arte. Bere emaztea hil ondoren depresio batean erori zen eta bere alkoholiko izaerak okerrera egin zuen, 1959an zendu zelarik.