René Despestre
Haitiar idazlea da. Oso gazterik hasi zen idazten, eta hogei urte bete zituenerako argitaratuak zituen bi liburu, ospe handia eman ziotenak. Zenbait lagunekin batera, abangoardiazko arte-aldizkari bat argitaratu zuen, Ruche, 1945ean. Diktadurak zentsuratu egin zuen aldizkari hura eta Deprestre kartzelatua izan zen. Espetxeratze hark istilu larriak eragin zituen Haitiko hirian, eta tropak kalera irten ziren protesta zapaltzera. Horren ondoren Depestre erbesteratua izan zen. Harrezkero Frantzian bizi izan zen, eta Parisen sortu zen Négritude kultura-mugimenduko kide egin zen. Kuban bi hamarkada eman zituen. 1980az geroztik Okzitanian bizi da.