Ross Macdonald
Kenneth Millarrek Ontarion ikasi zuen. Lizeoan Margaret Sturm idazlea ezagutu zuen eta 1938an ezkondu ziren. Bere ibilbidea literarioa pulp aldizkarietan hasi zuen Michigango Unibertsitatean ikasten ari zela. Orduan John Macdonald ezizenarekin idazten zuen, Margaret Millar izenarekin arrakastaz idazten zuen bere emaztearekin ez nahasteko. Ondoren, Ross Macdonald hartu zuen betirako. 1944tik 1946ra, itsasontzi baten transmisioetako ofiziala izan zen, eta unibertsitatera itzuli zen gero. Azken urteak bere liburuetan Santa Teresa moduan ageri den Kaliforniako Santa Barbaran eman zituen. Hammett eta Chandlerren oinordeko zuzena da.