Yasmina Reza
Aita irandarra eta ama hungariarra zituen, biak juduak. Parisko Unibertsitatean eta Jacques Lecoq arte dramatikoko eskolan ikasketak egin ondoren, aktore lanetan hasi zen. Agertokia utzi zuen bere ekoizpen propioak sortzeko, eta Moliére saria lortu zuen 1987an argitaratutako bere lehen antzezlanarengatik. Hamarkada bat geroago prosara jauzi egin, eta Frantzian itzelezko arrakasta izan duten eleberriak idatzi izan ditu. Besteak beste, Nicolas Sarkozy Frantziako Errepublikako Presidente ohiaren soslaia biografiko bat ere argitaratu zuen.