Ez duzu libururik saskian.

  /    /  Beltza  /  1280 arima

1280 arima

15,00

Author : Jim Thompson

Nick Corey, Pottsvilleko sheriffa, kezkaturik dabil. Ez daki zer arraio egin. Ez du argi ikusten orain dagoen kargurako berriro hautatuko duten ala ez. Ken Lacey aldameneko herri bateko sheriffari joango zaio aholku eske. Bi putazain aspaldian adarra jotzen ari zaizkiola-eta, zer egin behar duen erakusten dionean, berehala beteko du haren esana: jo’ta bertan garbituko ditu biak. Hori hasiera besterik ez da… Ez da erraza aurkitzen eleberri beltzaren mundu osoan Nick Corey bezalako pertsonaia bitxi eta barne-bihurririk, berezko makiabelismoz hain hornitutakorik, oharkabean ere beti azioren bat hain erraz egin dezakeenik. Baina, aldi berean, erdi ergela dirudien sheriff hau, itxurakeriak alde batera utzirik, gauza da boterearen izaera egiazkoa agerian uzteko: giza harremanen katramila askaezinak gain hartzen dionean, parean jartzen zaiona aurretik kentzeko joera nabarmena.

 

Itzultzailea: Xabier Olarra.

SKU: Bel-16 Saila Etiketak: , , ,

Jim Thompson

Bere lehen eleberri luzea ez zuen 39 urte bete arte argitaratu. Aitari bisita egin zion erietxean, eta hilabeteko epean handik aterako zuela agindu zion. Bi aste baino lehen nobela osoa idatzi zuen, hogei orduko idazketa-jardunaldi trinkoetan. Alkoholismoagatik erietxera eraman zuten ordea, eta handik irtetean jakin zuen aitak bere buruaz beste egin zuela. 1951n, gidoilari batek komunista gisa salatu zuen James Thompson. 1952an Lion Books New Yorkeko poltsiko argitaletxearekin kolaboratzen hasi zen, Arnold Hano bere lagunik onenetakoa zuzendari zuela: hamabi eleberri idatzi zituen hemezortzi hilabetetan. Egun Jim Thompson azpigenero beltzeareh hirugarren eleberrigile handitzat hartzen da, Dashiell Hammett eta Raymond Chandlerren alboan.

Generoak goiti-beheiti, XX. mendeko estatubatuar nobelagintzako idazlan benetan handi baten aurrean gaudela esan beharrekoak gara. Zuhurtzia literario bikain halako batez idatzita dago, teknika harrigarri eta eraginkor bat lagun —lantzean behin, zabarra zela aurpegiratzen zioten arren—: erritmoa estuki neurtuta dago, guztia kontrolpean, esaldiak ondo haztatuta, eszenak fin pisatuta. Protagonistaren zorotasuna estilo hipnotiko moduko batean emanda heltzen da. Literatura unibertsalaren kanonean agertu behar luke, edizio ohardun batean, Faulkner, Melville, Twain edo Capoteren ondo-ondotxoan. Zor bat bera ere ez dielako: estiloa indartsua da, narrazioa ezinago bizi eta freskoa, hizkera eta ideiak bezainbeste, garapen korapilatsua alde batera ezin utzizkoa, narratzailearen buru zokondoak sinesgarriak oso; eta horretaz guztiaz gain, legerik oneneko literatura ere eskaintzen du, pertsonaia erretratu ikaragarri sinesgarria ez ezik. Estatu Batuek bizi izandako garai jakin —eta latz— batean kokaturik egonda ere, eleberria erraz bihurtzen da noiznahiko, amerikar lurralde guztiz zibilizatu gabeko batean gertatzen den aldetik. Pertsonaiak sano primitiboak dira, ikasgabeak, latzak, bortitzak, ekanduko sinesmen humanitario gehienetatik urrunduak.

Karlos Del Olmok, 2007ko maiatzaren 7an.

Itzultzailea

Xabier Olarra (Tolosa, 1953) Hizkuntza Erromanikoetan lizentziaduna da, Igela argitaletxearen hiru sortzaileetakoa. Euskara eta euskal literaturako irakasle izana da hainbat urtez, hala nola Nafarroako Gobernuko itzultzaile 1988az geroztik. 40 liburutik gora itzuli ditu, eta sari ugari jaso, tartean Euskadi itzulpen saria 2006an, 2012an eta 2016an, eta Dabilen Elea saria 2013an.

Informazio gehigarria

Orrialde kopurua

294

Neurria

10,5 x 17 zentimetro

ISBN

978-84-87484-69-8

Argitaratze data

2006/11/06

Baliteke hauek ere gustuko izatea…

Biba literatura!