Alienista
€5,00
Author : Joaquim M. Machado de Assis
Alienistan behin betiko Machado de Assisen aurrean gaude. Erromantizismoa eta Naturalismoa garaiturik, bere artearen jaun eta jabe agertzen zaigu, bere pentsatzeko era laberintikoa, nolabait esatearren, estilo baliabide zehatzez adieraziz.
Bere obra laburretan unibertsalena, duela mende bat baino gehiago idatzitako istorio honek gaurkotasun osoa gordetzen du -bai gai, bai teknika aldetik- eta psikiatriaren korronte berrienek gaur egun eztabaidatzen dituzten arazo guztiak planteatzen ditu. Satira eta umorez betetako ironia finez eraikitzen du bere kritika gizakiaren aurka, zentzu zabalean -lurreko eguneroko gauza arrunt eta makurrei uztarturik bizi denarena-, eta baita, zehazkiago, agintze zaletasuna duenaren aurka; boterearen promesen satira eginez, alde batetik, eta bere ezten zorrotzena garai hartako zientziaren aurka erabiliz, bestetik.
Ziur gaurde, irakurle, eskuetan duzun liburutxo honek ez zaituela zirrara sakonik sentiarazi gabe, ezta zure ezpainetan hamaika irrifarre marraztu gabe, utziko. Eta horrez gainera, agian, -Massaud Moisesek dioen bezala- gizakiak betidanik bere buruari egin izan dizkion galderak birplanteiatuko zaizkizu: zer da egia? zer ez da? zer da benetakoa? zein dago aske? zerk balio du? zerk ez du balio?
Itzultzailea: Joseba Urteaga.
XIX. mendeko portugesezko autore handienetakotzat jotzen da, eta literatur kritikari eta kronikari gisa egin zuen lana ere aipagarria da. Brasilgo Akademiaren sortzailea, familia apal batean jaio zen eta osasun ahula izan zuen. Ia autodidakta izanagatik, ingelesa, frantsesa, gaztelania edo alemana ikasteko gai izan zen. Erromantizismotik gertu zegoen estilo batekin ekin zion bere obrari, baina askoz idazkera errealistagoa hobetsi zuen gero.