Ez duzu libururik saskian.

  /    /  Beltza  /  Amorruaren ume

Amorruaren ume

10,00

Author : Jim Thompson

Nobela honetan Allen Smith da protagonista. 18 urteko mutil gaztea da, beltza, eta ama zuriaren ondoan bakarrik hara eta hona dabilena. Eta amarekiko harreman gaixoak bere onetatik aterata dauka.

 

Biktima eta kriminala da Allen.

 

Itzultzailea: Miel Anjel Elustondo.

SKU: Bel-21 Saila Etiketak: , , ,

Jim Thompson

Bere lehen eleberri luzea ez zuen 39 urte bete arte argitaratu. Aitari bisita egin zion erietxean, eta hilabeteko epean handik aterako zuela agindu zion. Bi aste baino lehen nobela osoa idatzi zuen, hogei orduko idazketa-jardunaldi trinkoetan. Alkoholismoagatik erietxera eraman zuten ordea, eta handik irtetean jakin zuen aitak bere buruaz beste egin zuela. 1951n, gidoilari batek komunista gisa salatu zuen James Thompson. 1952an Lion Books New Yorkeko poltsiko argitaletxearekin kolaboratzen hasi zen, Arnold Hano bere lagunik onenetakoa zuzendari zuela: hamabi eleberri idatzi zituen hemezortzi hilabetetan. Egun Jim Thompson azpigenero beltzeareh hirugarren eleberrigile handitzat hartzen da, Dashiell Hammett eta Raymond Chandlerren alboan.

Miel Anjel Elustondok oso saio polita egin du itzulpena ahozkotasun bizi-bizi baten galekin janzteko, eta lortu ere lortu egin du; han-hemenka begi zorrotzen batek hobetu beharrekoren bat edo beste aurkitu dezakeen arren, bertzeen hutsen ondotik dabilena bera ere hutsik gabea ez omen denez gero, goza dezala euskal irakurleak literatur lanik handienen artean egoteak ondo irabazia duen eleberri hau irakurtzen, aspaldion gure plazan argitaraturiko deigarrienetako bat delako, ezbairik gabe. Azken buruan, albiste pozgarri baten jakitun jarriko gaitu amorruaren semeak: “Sen ona berreskuratu du Jainkoak”. Eta ez da gutxi, ezta aldeko ere!

Karlos del Olmok, 2010eko ekainaren 1ean.

Irakurleari tu egiten dion liburua baita Amorruaren ume. Gogorra da, gordina eta garratza: sexu eszena perbertsoak, biolentzia, protagonistaren erabateko zinismoz eta umore eskatologikodun irainez gainezka egiten duena… Baina, era berean, biribila ere bada: ekintza guztiek baitute hala nolako arrazoibidea, umetako traumak daudelako gertaera askoren atzean, adibidez, eta egileak gertaerak ulertzeko arrastoak liburuan bertan barreiatzen dituelako. Dena den, horrelakoetan gertatzen den bezala, muturreko egoerek distantzia markatzen dute sarritan liburuaren eta irakurlearen artean. Bortitza da, bortitzegia beharbada, eta bortitzegi izate horrek irakurlearen inplikazioari kalte egin diezaioke. Edo justu kontrakoa, ia guztia politikoki zuzena den garaiotan, inon kontatzen ez direnak kontatzen direlako, irakurleak erakarpena senti dezake.

Mikel Ayerbek, 2010eko otsailaren 21ean.

Itzultzailea

Miel Anjel Elustondo (Azpeitia, 1958). Kazetari, argazkilari, elkarrizketatzaile, idazle eta itzultzailea da. Berria egunkarian hainbat elkarrizketa argitaratu ditu. Tonban ehortzirik bere testu sorta Rikardo Arregi sarian finalista izan zen 2020an.

Informazio gehigarria

Orrialde kopurua

276

Neurria

10,5 x 17 zentimetro

ISBN

978-84-87484-91-9

Argitaratze data

2009/11/17

Baliteke hauek ere gustuko izatea…

Biba literatura!