Ez duzu libururik saskian.

  /    /  Mintaka  /  Arthur Erregearen egintzak / I Merlin

Arthur Erregearen egintzak / I Merlin

4,00

Author : John Steinbeck

Luzaroan ibili nintzen Arthur erregearen eta bere Mahai Borobileko zaldunen istorioak gaur egungo hizkuntzara egokitzekotan. Istoriook irakurri ez dituztenengan ere bizirik diraute. Baina agian gaur egun, Maloryren hitz zaharrak eta erritmo pausatua direla-eta, ernegatu egingo ginateke. Denek ez dute gauza hauekiko nire hasierako liluramendu iraunkorra partekatzen. Egungo hizkuntza arruntera itzuli nahi nituen nire seme-alaba ez hain gazteentzat, eta baita beste seme-alaba ez hain gazteentzat ere, istorioren mamia mantenduz, ezer kendu edo erantsi gabe, agian zinemak eta Historiak eginiko itxuraldaketen aurka lehiatu nahian; hauek izan baitira gazteek eta Maloryren idazkerak eta bere hitz arkaikoen erabilerak ernegatzen dituztenek izan duten iturri eskuragarri bakarra. Hori lortzeko gauza izaten banaiz, testuak berez dituen lilura eta magia gordez, pozik eta gustura geldituko naiz.

 

Itzultzailea: Joseba Urteaga.

SKU: Min-04 Saila Etiketak: , , ,

John Steinbeck

Itsas Biologia ikasi zuen Stanfordeko Unibertsitatean, titulurik eskuratu gabe. New Yorken eta Kalifornian hainbat lanbide izan ondoren, 1928an, idazteari bete-betean ekitea erabaki zuen. Steinbeck hainbat hiriren artean bizi izan zen, eta Bigarren Mundu Gerran, The New York Herald Tribunen korrespontsala izan zen Europan. Gerraren ondoren, bere ibilibide literarioa jarraitu zuen, arrakasta lagun, hil zen arte. Errealismo sozialaren aitzindarietakoa izan zen.

Gaiak epikoa badirudi ere, ikuspuntuak ilusio hori hausten du oso: zaldun noble ustezkoak harroputzak, zenbaitetan lelo xamarrak, askotan txikikeria zentzugabeez keztatuak baitira. Benetako heroiak izan nahi lukete, baina horrelako heroien garaia pasatu dela ematen du. Steinbeck-ek Malory-ren istorioak gaurko irakurleei egokitu omen zizkien, baina hau egitean parodia egin zuen, bere heroiak Manchako zaldunaren lehengusu txikiak besterik ez baitziren. Liburua errez irakurtzen da (ez dirudi itzulpena denik) eta guztiz aholkugarria iruditzen zait. Gainera, Steinbeck bezalako idazle bat beti aukera segurua da liburu bat hautatzerakoan.

Javier Rojok, 1998ko martxoaren 18ean.

Kontutan hartu behar da nahitaez epikoa gertatu behar duten istorioen aurrean gaudela, eta epika sinesgarri batek bere-bereak dituela xehetasun gordinak eta krudelak, ezpaten indarkeria edo indarraren justizia, guztiak zalduneria elearen helburu idealizatuan gordetzen direlarik. Tartean aurki daitezkeen pasarte lirikoek —ohorea eta Jainkoaren aurrean duintasuna irabazteagatik beste zaldunen aurka borrokatu eta lehia zauri hilgarriekin galtzen duen zalduna eta patuaren zoritxarrez beronen ezpata oraindik odolaz lohituarekin bere burua hiltzen duen dontzeila ezin ederragoaren tragedia— garai baten sena dakarte, Walter Scott-en Ivanhoe eta antzeko eleberrietatik aurkako hemisferioan geratzen direnak.

Xabier Aldaiek, 1997ko urtarrilaren 18an.

Itzultzailea

Joseba Urteaga. Igela argitaletxea sortu zuten hiru lagunetako bat izan zen, 1989an. Frantsesezko eta ingelesezko literaturaren ale garrantzitsuak ekarri izan ditu bildumara: Annie Ernaux, Truman Capote edo Henry Jamesen lanak itzuli ditu, esaterako.

Informazio gehigarria

Orrialde kopurua

185

Neurria

12 x 19 zentimetro

ISBN

978-84-87484-25-4

Argitaratze data

1996/10/01

Baliteke hauek ere gustuko izatea…

Biba literatura!