Arthur Erregearen egintzak / II Lancelot
€5,00
Author : John Steinbeck
Luzaroan ibili nintzen Arthur erregearen eta bere Mahai Borobileko zaldunen istorioak gaur egungo hizkuntzara egokitzekotan. Istoriook irakurri ez dituztenengan ere bizirik diraute. Baina agian gaur egun, Maloryren hitz zaharrak eta erritmo pausatua direla-eta, ernegatu egingo ginateke. Denek ez dute gauza hauekiko nire hasierako liluramendu iraunkorra partekatzen. Egungo hizkuntza arruntera itzuli nahi nituen nire seme-alaba ez hain gazteentzat, eta baita beste seme-alaba ez hain gazteentzat ere, istorioren mamia mantenduz, ezer kendu edo erantsi gabe, agian zinemak eta Historiak eginiko itxuraldaketen aurka lehiatu nahian; hauek izan baitira gazteek eta Maloryren idazkerak eta bere hitz arkaikoen erabilerak ernegatzen dituztenek izan duten iturri eskuragarri bakarra. Hori lortzeko gauza izaten banaiz, testuak berez dituen lilura eta magia gordez, pozik eta gustura geldituko naiz.
Itzultzailea: Joseba Urteaga.
Itsas Biologia ikasi zuen Stanfordeko Unibertsitatean, titulurik eskuratu gabe. New Yorken eta Kalifornian hainbat lanbide izan ondoren, 1928an, idazteari bete-betean ekitea erabaki zuen. Steinbeck hainbat hiriren artean bizi izan zen, eta Bigarren Mundu Gerran, The New York Herald Tribunen korrespontsala izan zen Europan. Gerraren ondoren, bere ibilibide literarioa jarraitu zuen, arrakasta lagun, hil zen arte. Errealismo sozialaren aitzindarietakoa izan zen.
John Steinbeck Estatu Batuetan egon den idazlerik bikainenetarikoa dugu, Faulkner eta Hemingwayen neurrikoa. Hala ere, Steinbecken sentsibilitatea eta mundua aipaturiko horien aldean ezberdina da. Hurbilago zegoen John dos Passos edo Nathanael West idazleetatik. Haserrearen mahatsak, izango da, seguruaski, Steinbecken lanik ezagunena. Adituek diotenez, jendearen hizketa jasotzeko modua da baliogarria liburuan, nahiz giza dokumentu gisa oso estimatua izan zen garai batean. Baina ez da ahaztu behar Edenetik Ekialdera, oraina ulertu nahian iraganetik datorren istilua argitzeko saioa, Kain eta Abelen istorioari jarraiki. Pelikula ezagunagoa da seguruaski, James Deanek parte hartu zuelako. Oso amerikarra, nire iritziz. Dena dela, esango nuke, istorio laburretan hobea zen, luzeetan baino. Laburretan aurkitzen zuen bere espirituak behar zuen espazio guztia, hantxe hartzen zuen arnasa nahikoa. Luzeetan ihes egiten zitzaion. Hala ere liburu gogoangarriak utzi zizkigun. Aipatuturikoez gain, Ilargia jarri da; Perla, Ruper ordorikak itzulia; edo eta orain aurkezten dugun hau, Arthur Erregearen eta bere zaldun prestuen egintzak, Joseba Urteagak itzulia.
Felipe Juaristik, 1997ko urriaren 18a.