No products in the cart.

  /    /  Mintaka  /  Bihotza nora, zu hara

Bihotza nora, zu hara

16,00

Author : Susanna Tamaro

Amona batek bere biloba nerabeari egindako gutun luze bat da nobela hau. Amona Olgak, jakinik ez du­ela luzaroan iraungo, etxetik urrundu berria den nes­katoari bere bizimoduaren zenbait gertaera argitu nahi dizkio, adin zail horretako bien arteko gaizki-ulertuak eta harremanaren nondik norakoa hobeto ulertzen la­gunduko diolakoan. Hiru belaunalditako emakumeak agertuko zaizkigu, beraz, gutun luze honetan: amona, 1911n jaioa; Ilaria, nerabearen ama, 1945aren ondoren jaioa; eta biloba, 1970 inguruan jaioa.

 

Itzultzailea: Fernando Rey.

SKU: Min-13 Kategoria Etiketak: , ,

Susanna Tamaro

Italiar eleberrigilea da, eta zientzia dokumentalista eta gidoilari laguntzaile gisa ere lan egin du. Triesten jaioa, bere ama Italo Svevoren senitartekoa zen. 1994an Va 'dove ti porta il cuore idatzi zuen, XX. mendean gehien saldutako italiar liburua. 2008an txikitatik Asperger sindromea duela iragarri zuen. Umbriako bere landetxean idazteari laga gabe, publikoan agertzeari uko egin zion ondoren.

Susanna Tamaro idazle italiarraren lan zabaletik, momentuz euskaraz irakurri dezakegun testu bakarra da Bihotza nora, zu hara. Alde egin duen ilobari amonak idazten dion eskutitz luzea da liburu osoa. Eta 1992ko azaroaren 16tik abenduaren 22ra bitarte idatzitako hamabost eskutitzek osatzen dute. Hilabete eta erdian urte askotako errepasoa egiten digu. Eskutitzen berezitasun handiena norabide bakarrekoak direla da. Hau da, ezagutuko dugun guztia amona Olgaren ahotik jakingo dugu. Baita ilobaren izaera eta egoera animikoa ere.

Ainhoa Aldazabalek, 2021eko otsailaren 14ean.

Estiloari dagokionez, nobela apaingarririk gabeko molde soil eta sinple batean dago kontatua, hizkera lauz eta goranahirik gabe; adjektibo horiek orobat erabil litezke amonaren beraren izaera xumea deskribatzeko. Hain da horrela, non bai baitirudi amonaren bakarrizketak, ia oharkabean bezala, nobelaren idazmoldea bera deskribatzen digula inoiz: “Alde egin baino lehen, eskutitz bat utzi zenidan [...] ezinegonaz aparte, ez dut tutik ere ulertu gutun horretatik. Izugarri bihurri eta nahasia zen dena, iluna [...] Ni pertsona sinplea naiz, desberdinak dira zure garaia eta nire garaia: gauza bat zuria bada, zuria dela esaten dut; beltza bada, beltza”.

Joannes Jauregik, 2019ko irailaren 15ean.

Deskribapena

Fernando Rey (Iruñea, 1961). Nafarroako Unibertsitatean medikuntza eta kirurgia ikasketak egin zituen, eta Nafar Gobernuko itzultzailea da 1988az geroztik. 30 liburutik gora itzuliak ditu, horietako gehienak Igelan. 2007an Euskadi Literatur Saria jaso zuen Antonio Tabucchiren Pereirak dioenez lana itzultzeagatik.

Informazio gehigarria

Orrialde kopurua

176

Neurria

12 x 20 zentimetro

ISBN

ISBN 978-84-949795-4-5

Argitaratze data

2019/06/19

Baliteke hau ere gustuko izatea…

Biba literatura!