Samina

1 x 13,00

Total:
13,00
  /    /  Literatura Unibertsala  /  Bizitza amets

Bizitza amets

12,00

Author : Pedro Calderón de la Barca

Bizitza amets ez da edozein antzezlan: literatur mugimendu barrokoari atxikitzen zaion lana 1635ean estreinatu zen eta Pedro Calderón de la Barca autore espainiarraren antzerki-obra ezagunenetako bat da. Publiko zabaleko tragikomediak hiru ekitaldi eta 41 agerraldi ditu. Hiruko egitura agerikoa da atalen xedean eta tonuan: lehenak balio liriko nabarmena du; bigarrenean, funtsean ekintza nagusiak gertatzen dira; eta hirugarrenak gogoeta du helburu. Gaiari dagokionez, antzerkiak gizabanakoen patuaren eta askatasunaren arteko talka du langai, Barrokoko beste hainbat lanen ildoari jarraiki: ameslariak zer amets egiten duen ez dakien bezalaxe, gizakiak ez du bere bizitza erabakitzen, baina Segismundo protagonistak aurre egingo dio patuari.

 

Itzultzailea: Xabier Paya Ruiz.

SKU: Eiz-155 Kategoria Etiketak: , ,

Pedro Calderón de la Barca

Poeta eta antzerkigile ospetsua izan zen. Espainiako Urrezko Mendearen aroko egilea da, baita XVII. mendeko antzerkigile nagusietarikoa ere Europan. Bizitza amets eta Zalameako alkatea antzezlan bikainak idatzi zituen, beste hainbat drama, komedia eta auto sakramentalen artean.

Espainiatik aldendu eta Poloniako printzearen bizitza tragikoa kontatzen digu bertsoz bertso Calderon de la Barca antzerkigile bikainak, eta bikain itzultzen ditu euskarara Xabier Paya bertsolariak. Gizabanakoen patuaren eta askatasunaren arteko talka du langai antzerki barroko honek, eta ameslariak zer amets egiten duen ez dakien bezalaxe, gizakiak ez du bere bizitza erabakitzen. Hori dio hitzaurrean itzultzaileak beste gauza askoren artean, idazle barrokoa goraipatzen duen Biktoriano Iraolaren bertso pare batekin hasten dena.

Ainara Maiak, 2013ko abenduaren 8an.

Segismundoren abenturak terribleak dira. Bere aita Basilio erregeak susmatu du patuak bihurtuko duela Segismundo agintari krudel, eta preso sartzen du jaio eta berehala. Bizi da sinestarazi dioten munduaren eta ametsen artean, benetan bizi barik bizitzen, eta pertsona ororen aurpegi biak erakusten ditu: presondegian malenkoniatsu eta otzan, sumindurik eta agintekeriaz gortean. Filosofikoki aberatsa da Bizitza amets, patua eta askatasunaren artean bere burua —eta bertutea, eta oreka— aurkitzen baititu Segismundok. Pertsonaia nagusi horrek eta inguruko guztiek era askotako lezioak ematen dituzte ordea: bizitzaren absurduaz, printzeek izan behar duten jendetasunaz, polisaren administrazioaz, botereaz, justiziaz… Ohartzen bazarete, atzoko, gaurko eta biharko dilemak dira guztiak ere.

Igor Estankonak, 2013ko uztailaren 27an.

Calderonen zaporetik zenbat topatuko du bazkalkideak bertsio honetan (eta bertsio berba nahita eta goraipatzeko asmoz darabilt, azken batean, “egile markadun sukaldaritza” dagoen moduan, zergatik ezin egon daiteke “egile markadun itzulpenik”)? Zail da esaten, ordea, baten batek bizigai “euskaldunegia” iritz bailiezaioke (esaterako, gaztelania ondo ulertzen ez duen iparraldeko euskaldun batek, zer jasoko du Urrezko Mendeko egilearen jatorrizkotik?). Adituek diotenez, lan itzuliek, zelan edo hala, atzekoz aurrera itzuliz gero, jatorrizkotik hurbil dagoen testua eskaini behar lukete. Payak eginiko aukeran zaila litzateke jatorrizkoaren formatik hurbil geratzea, baina, honako honetan, zer da inportanteena, jantzia ala mamia? Ezin uka daiteke, bestalde, “Literatura Unibertsala” bilduma ez dela edizio filologikoak plazaratzen dituen sorta; beraz, ongi etorri egin behar diogu ekarri lizentziatsu eta ausart honi (adjektiboen adierarik onenen aldetik hartuta). Zeren beste errezeta bat aukeratu bazezakeen ere itzultzaile sukaldariak jatorrizko osagaiak prestatzeko, hauxe atondu digu eta merezi duen moduan mustatu besterik ezin egin dezakegu. “Buka bide behingoz mina, pena hel bedi muturrera, eta zalantzak argi ditzadala hemen!”.

Karlos del Olmok, 2013ko apirilaren 16an.

Deskribapena

Xabier Paya Ruiz (Donostia, 1969). Itzulpengintza eta Interpretazioa ikasi zuen EHUn, lehendabiziko promozioan. Birminghamen (Ingalaterra) ibilia da euskarazko irakurle, eta interprete ere jardun du. Bertsolaritzaren munduan ere badu itzalik, 2006an Bizkaiko Bertsolari Txapelketa irabazi baitzuen. Tennessee Williams eta Calderón de la Barca euskaratu ditu Literatura Unibertsala bildumarako. Donostia 2016ko Kultur Zuzendaria izan zen.

Informazio gehigarria

Orrialde kopurua

160

Neurria

13 x 19,5 zentimetro

ISBN

978-84-9746-784-1

Argitaratze data

2013/01/22

Baliteke hau ere gustuko izatea…

Biba literatura!