Ez duzu libururik saskian.

  /    /  Literatura Unibertsala  /  Ekaitza eta beste 34 ipuin

Ekaitza eta beste 34 ipuin

20,00

Author : Kate Chopin

Estatu Batuetako hegoaldeko doinuak biltzen ditu Kate Chopinek ipuinotan. Mississippi ibaiaren ertzek kulunkatzen dituzten ezinezko maitasunak, Natchitoches inguruko kotoi soroek gordetzen duten memoria lazgarria. Nabarmen dakartza garaikideak izan zituen emakume, txiro, natibo eta esklabo ohi beltzak. Eta duin, betiere duin, haien borondate eta desirak. Desira baita haien bizitzen, ipuin hauen eta Louisianako doinu ederrenen haria.

 

Itzultzailea: Joxe Mari Berasategi Zurutuza.

SKU: Eiz-181 Saila Etiketak: , ,

Kate Chopin

Kate Chopin (AEB, Missouri, Saint Louis, 1850-1904). Amaren aldetik jatorri frantsesekoa, aitarenetik irlandarrekoa, giro elebidunean hazia. Ezkondu eta Louisianako plantaziogiroan bizi izandako urteek arrasto sakona utzi zuten bere obran. Lehenengo nobelan (At Fault) dibortzioaren gaia jorratu zuen. Ez zuen aurkitu inor bigarrena (Young Dr. Gosse and Théo) argitaratzeko prest, eta, gerora, suntsitu egin zuen. Hirugarrena izan zen bere nobelarik ezagunena (The Awakening / Esnatzea). Kritikari gehienek oso gogor hartu zuten, eta morboso, desatsegin, kaltegarri, lizun eta pozoitsutzat jo. Balio literariorik aitortzen ez ziotela ikusirik, ipuingintzari lotu zitzaion ia esklusiboki. Egun, idazle klasikotzat eta literatura-mugimendu feminista modernoaren aitzindaritzat hartzen da.

Ez da kontakizunen metaketa huts bat, argitaratu diren data errespetatu eta horren arabera hurrenkeratu den proiektu (literario) bat baizik, zeinak, idazlearen beraren umotzea ere erakuts diezagukeen. Proiektu bat dela esatean, gainera, ez naiz ari antolamenduaz eta kanpo egituraz bakarrik, asko dira elkarrekin josten diren hariak: espazioari kotoi usaina dario, XIX. mendeko Ameriketako Estatu Batuetako plantazioak baitira kontakizun gehienen agertokiak, eta berebiziko garrantzia hartzen du Louisianako Natchitoches-eko parajeak.

Nagore Fernandezek, 2022eko otsailaren 20n.

Gaurtik irakurrita, XIX. eta XX. mendearen arteko bidegurutzean dagoen ipuingilea da Chopin, eraldatzen ari den eta areago eraldatuko den mundu baten gakoak seinalatzen dizkiguna (genero, arraza, klaseari dagokionez, kasu). Baina garaiaren lekukotasuna izateaz harantzago, ipuingintzaren festa bat ere bada liburu hau. Ipuin-moldeen ugaritasunak, deskribapenetarako trebeziak, amaiera ustekabekoak sortzeko gaitasunak eta ironia sotilak egiten dute Chopin bere garaiko idazle nabarmen, eta liburu hau urregorri.

Ibon Egañak, 2022ko otsailaren 26an.

Itzultzailea

Joxe Mari Berasategi Zurutuza (Zegama, 1955). Ingeles eta Euskal Filologietan lizentziaduna. Irakasle aritu, eta euskara-teknikari izan zen ondoren Hezkuntza Saileko Euskara Zerbitzuan. Arabako Foru Aldundian Euskara Zerbitzuaren buru ere bai. 2018an hartu zuen erretiroa, eta ordutik itzulpengintzan ari da buru-belarri.

Informazio gehigarria

Orrialde kopurua

384

ISBN

978-84-9109-783-9

Neurria

13 x 19,5 zentimetro

Argitaratze data

2022-01-25

Baliteke hauek ere gustuko izatea…

Biba literatura!