Ez duzu libururik saskian.

  /    /  Enigma  /  Eta ez zen alerik ere geratu

Eta ez zen alerik ere geratu

21,00

Author : Agatha Christie

Zortzi pertsona, elkar ezagutzen ez dutenak, Ingalaterrako kostaldeko uharte batera gonbidatu dituzte. Uhartera iristean, Rogers senar-emazteek eginen diete harrera, etxezainak eta giltzariak alegia, Owen etxeko jauna hurrengo egunera arte ez dela iritsiko esanez.

 

Gau horretan bapo afaldu ostean, disko batean grabaturiko ahots batek hilketa bat leporatuko dio bakoitzari, eta konturatuko dira inork ez duela “Owen jaun” delako hori ezagutzen. Plan makur batek ekarri ditu guztiak uhartera…

 

Itzultzailea: Koro Navarro.

SKU: Eni-08 Saila Etiketak: , ,

Agatha Christie

Ingalaterran jaioa da 'hilketaren erregina'. Literaturaren historian eleberri gehien saldu dituen idazlea da, bi bilioi aletik gora. 66 misterio nobela, 14 narrazio labur, 6 eleberri erromantiko eta antzezlan ugari idatzi zituen. 100 hizkuntza baino gehiagotara izan da itzulia. Erizain ibili zen lehen mundu gerran, bolondres. Mundu osoan zehar bidaiatua, Erresuma Batuko lehen surflarietako bat izan zen.

Kontakizuna Ingalaterrako kostaldeko uharte txiki batean gertatzen da. Han biltzen dira elkar ezagutzen ez duten hamar lagun, eta banan-banan hilda agertzen hasten dira. Uhartean ekaitza dela-eta isolaturik, beraietako batek behar du, halabeharrez, hiltzailea. Hori jakiteak, eta hilketak iragarrita egoteak, nolabaiteko estutasun sentipena sorrarazten du, eta liburu honek badu, beharbada, Agatha Christieren beste liburu batzuek ez duten thriller ukitu bat.

Ander Irizarrek, 2005eko urriaren 30ean.

Itzultzailea

Koro Navarro (Donostia, 1955). Filologia Hispanikoa ikasi zuen Deustuko Unibertsitatean eta bertan izan zen ostera Euskal Filologiako irakasle. Itzultzaile oparoa, 40 liburutik gora ditu ingelesetik, frantsesetik eta gaztelaniatik euskarara ekarriak. Bitan jaso du Euskadi Literatur Saria Itzulpenaren kategorian: 2003an lehenik, Isaac Bashevis Singerren Zortzi kontakizun lanarekin, eta 2022an bigarrenik, Ernest Hemingwayren Fiesta. Eguzkia jaikitzen da lanarekin.

Informazio gehigarria

Orrialde kopurua

304

Neurria

12 x 20 zentimetro

ISBN

978-84-123796-6-2

Argitaratze data

2005/10/10

Edizioa

Bigarrena

Baliteke hauek ere gustuko izatea…

Biba literatura!