Ez duzu libururik saskian.

  /    /  Literatura Unibertsala  /  Etsaiak, lagunak, ezkongaiak, maitaleak, senar-emazteak

Etsaiak, lagunak, ezkongaiak, maitaleak, senar-emazteak

19,00

Author : Alice Munro

Bederatzi kontakizun, Alice Munroren unibertsoan kokatuak, zeinetan gertaeren joanean ustekabeko batek edo bat-batean oroimenera ekarritako zerbaitek bizitza oso bat argitzen baitute.

 

Munroren literatur mundua “eguneroko bizitza” da, Ontarioko Huron Countykoa zehazki. Mundu hori populatzen duten gizon, emakume eta umeak (baina bereziki emakumeak) eguneroko bizitzak ezartzen dituen eginbehar eta nekeetarako bizi dira. Ez dago gertaera bereziki misteriotsurik, betidanik ezarritako moldeetan jaio, bizi eta hiltzen dira. Baina eguneroko bizitzan zoriak eta ustekabeak nahitaez duten lekua aski da haien tragedia handi edo txikiek Huron County baino eremu zabalagoko jendeari hunkigarri gertatzeko.

 

Feminista goiztiartzat ote zuen bere burua galdetu ziotenean, hona haren erantzuna: “Garai hartan, ez nuen “feminista” hitza ezagutzen, baina horixe nintzela feminista, nola ez”.

 

Itzultzailea: Isabel Etxeberria.

Alice Munro

Kanadar idazlea da, ingelesez idazten duena. 2013an Literaturako Nobel Saria jaso zuen. Bi urte egin zituen Ontarioko Unibertsitatean. Gero, Vancouverrera joan zen bizitzera lehenbizi eta Victoriara ondoren. 1976an dibortziatu egin zen eta Clintonen (Ontario) hartu zuen bizilekua. Kontakizun laburrak idatzi zituen zenbait aldizkaritarako eta irratirako, hasieran, eta geroztik hiruzpalau urtean behin agertu izan diren bildumetan eman ditu bere kontakizunak. 1968an, lehenengoa argitara eman zuenetik (Itzal zoriontsuen dantza) dozena bat bilduma argitaratu ditu hurrengo 50 urteetan.

Ipuinotan soiltasuna topatuko dugu prosan, baina konplexutasuna pertsonaiengan. Poliki berotzen doa ura lapikoan, bor-bor hasi arte. Argi eta zehatz deskribatzen ditu pertsonaiak eta egoerak gero gertaerak aurkeztu eta sorpresa agertzeko. Zahar-etxera bisitan, kasu: “Emakumeak izaten ziren hizketari bizirik eusten ziotenak. Gizonak kikildurik bezala agertzen ziren egoera hartan; nerabeak, iraindurik. Bisita izan zutenak, berriz, (…) prozesio-buruan, etorri zen jendearekin harro, baina begirada galdurik bezala (…) bisitaren estresaz”.

Amaia Alvarez Uriak, 2019ko martxoaren 17an.

2013an Nobel saria eman ziotenean, akademiak esan zuen Munrok “egungo ipuingintza laburra ezin hobeto menderatzen” zuela, eta horrek ezinbestean aitortzen dio idazleari, nire ustez behintzat, halako berezkotasun literario bat, haren lanek duten kutsu bereziki literario bat. Izan ere, ipuinotan nabaria da Munrok ezin hobeto ulertzen duela literatura bera zer-nolako kanala den, eta bete-betean asmatzen duela hori erabiltzen. Pertsonaien barne munduetan igartzen da hori, bai eta leku-giroek duten zama sinbolikoan ere.

Joannes Jauregik, 2018ko ekainaren 3an.

Itzultzailea

Isabel Etxeberria (Donostia, 1975). Euskal Filologia ikasi zuen. Euskara irakasle hasi zuen bere lan-ibilbidea. Ikasmaterialak sortzen aritu zen ondoren Giltza argitaletxean, eta handik itzulpengintzaren mundura pasatu zen. Gaur egun EHUko Letren Fakultatean dihardu, Itzulpengintza eta Interpretazioa graduan irakasle. Dibulgazio arloko bi itzulpen argitaratuak ditu EHUren ZIO bilduman eta Pentsamenduaren Klasikoak bilduman, eta Literatura Unibertsala bilduman Alice Munroren Etsaiak, lagunak, ezkongaiak, maitaleak, senar-emazteak ipuin-liburua itzuli, eta 2019ko Itzulpengintzaren Euskadi saria irabazi zuen. 

Informazio gehigarria

Orrialde kopurua

416

Neurria

13 x 19,5 zentimetro

ISBN

978-84-9109-054-0

Argitaratze data

2018/03/23

Baliteke hauek ere gustuko izatea…

Biba literatura!