Ez duzu libururik saskian.

  /    /  Literatura  /  Francis Macomber eta beste zenbait ipuin

Francis Macomber eta beste zenbait ipuin

5,00

Author : Ernest Hemingway

Liburu honetako bost narrazioetatik hiru Ernest Hemingwayren Men Without Women liburutik hartuak dira. Irakurleak hemen aurkituko du Hiltzaileak narrazio ospetsua, Iparramerikako nobela beltzaren iturria omen dena zenbaiten iritziz, Ava Gardner eta Burt Lancaster izar nagusi zituela film zoragarri bihurtu zena. Hori balitzateke aski meritu omenaldi gisako liburu honetara biltzeko. Horrez gain, Francis Macomberren bizitza labur zoriontsua ere hona bildu dugu, zalantzarik gabe Hemingwayren narrazio laburretan ederrenetakoa baita.

 

Bai bi narrazio horietan, bai gainerakoetan beti aurkituko ditugu muga-mugako egoeretan dauden pertsonaiak, bizitzaren gogortasunari ahal duten bezala aurre egin behar diotenak. Eta liburu osoan zehar Hemingwayren estilo soil, bortitz, gupidagabea.

 

Itzultzaileak: Javi Cillero eta Xabier Olarra.

Ernest Hemingway

Hemingwayk kazetari bezala hasi zuen bere ibilbidea, Kansas City Star egunkarian idazten, baina abentura eta akzio grinak I. Mundu Gerran anbulantzia gidari bezala izena ematera eraman zuten. Gerran zauri larriak jasan zituen, eta atzerriko berriemaile bezala ekin zion berriz. Parisen egon zen garaian, Hemingway literatura idazten hasi zen, arrakasta handirik gabe. Boxeoko sparring ere aritu zen gaztea zela. Festa eleberriak aldatu zion bizitza. II. Mundu Gerran kazetari moduan aritu zen, Normandiako lehorreratzean parte hartzeraino. Gerra ondoren Kubara egin zuen, eta Pulitzer eta Nobel saria irabazi zituen bat bestearen atzetik. 1961ean bere buruaz beste egin zuen Idahon.

Itzultzailea

Javi Cillero (Bilbo, 1961). Kazetaritzari ikasketak burutu ondoren, Renon itzulpengintza doktore-ikasketak egin zituen. Ondoren, Genevan Nazio Batuen Erakundearentzat itzultzaile moduan hasi zen. Misteriozko hainbat nobela itzuli ditu, baina baita Mark Twain, Charles Dickens edo Roald Dahlen klasikoak ere.

Xabier Olarra (Tolosa, 1953) Hizkuntza Erromanikoetan lizentziaduna da, Igela argitaletxearen hiru sortzaileetakoa. Euskara eta euskal literaturako irakasle izana da hainbat urtez, hala nola Nafarroako Gobernuko itzultzaile 1988az geroztik. 40 liburutik gora itzuli ditu, eta sari ugari jaso, tartean Euskadi itzulpen saria 2006an, 2012an eta 2016an, eta Dabilen Elea saria 2013an.

Informazio gehigarria

Orrialde kopurua

112

Neurria

12 x 20 zentimetro

ISBN

978-84-87484-31-5

Argitaratze data

1998/10/01

Baliteke hauek ere gustuko izatea…

Biba literatura!