Ez duzu libururik saskian.

  /    /  Mintaka  /  Gabonetako ipuinak

Gabonetako ipuinak

10,00

Author : Truman Capote

Liburuxka honetan eskaintzen dizkizugun bi ixtorio hauek autobiografikoak direla esan genezake, Truman Capotek, bere gurasoak banandu ondoren, Alabamako familiarekin, eta batez ere Sook izeneko lehengusina zaharrarekin bizi izandako zenbait pasadizo baitira ipuin hauetan jaso dituenak.

 

Gabonetako oroitzapen bat, Gosaria Tiffany’sen narrazio laburrarekin eta beste bi ipuinekin batera argitaratu zuen, eta bertan Alabamako nekazari giroan Gabon batzuetan gertatutakoak kontatzen dizkigu hain berea duen estilo poetikoan.

 

Gabon haiek ixtoriaren bidez, berriz, ia ezagutzen ez zuen aitarekin bildu zeneko narrazio gazi-gezan oinarrituz, artelan bikaina burutzea lortzen du bere ohiko maisutasunez.

 

Itzultzailea: Joseba Urteaga.

SKU: Min-01 Saila Etiketak: , ,

Truman Capote

Truman Streckfus Persons idazle, gidoilari eta antzerkigile amerikarra zen. Hamazazpi urterekin The New Yorker aldizkarian lanean zen dagoeneko, eta zazpi urte beranduago arrakasta handia lortu zuen bere lehen eleberriarekin. Zineman eta komedia musikalean ere aritu zen gidoiak idazten. 1966an, Odol hotzean kronika nobelatuarekin kazetaritza betirako aldatu zuen. PlayBoy aldizkarian eta telebistan elkarrizketatzaile aritu zen ondoren. Goi mailako gizartearekin harreman handia izan zuen eta bere liburu batzuk zinemara eraman ziren. New Yorkeko gizarte kronikan ezinbesteko pertsonaia bilakatu zen.

Itzultzailea

Joseba Urteaga. Igela argitaletxea sortu zuten hiru lagunetako bat izan zen, 1989an. Frantsesezko eta ingelesezko literaturaren ale garrantzitsuak ekarri izan ditu bildumara: Annie Ernaux, Truman Capote edo Henry Jamesen lanak itzuli ditu, esaterako.

Informazio gehigarria

Orrialde kopurua

128

Neurria

11,5 x 19 zentimetro

ISBN

978-84-87484-13-1

Ber. argitaratze data

2010/11/03

Argitaratze data

1991/09/01

Baliteke hauek ere gustuko izatea…

Biba literatura!