Ez duzu libururik saskian.

  /    /  Literatura  /  Guizzardiren abenturak

Guizzardiren abenturak

15,00

Author : Gianni Celati

Euskarazko argitalpenerako egin hitzondoan, Celatik dio Erretolika irrigarri hauen bidez Pinocchioren istorioa hiru aldiz kontatu nahi izan zuela. Guizzardiren abenturak da lehenbizikoa. Nor da Guizzardi? Umezurtz bat, beti batetik bestera lasterrean dabilen bat, zinema mutuko heroiak bezala. Celatik berak esana da Harry Langdon zuela buruan liburua idaztean. Eta beste hau ere gaineratu du:«Guizzardiren lexikoak eta sintaxiak ero batzuek zuten idazmoldeari buruz eroetxe batean nik egindako ikerketa luze bat dute jatorria. Erotutako gizagaixo baten tonua islatzen da liburuan, ero lotsati, obsesiodun eta katatoniko baina dotore hitz egin nahi lukeen batena».

 

Hona hemen zer aurkituko duen irakurleak Guizzardiren abenturak liburuan: ero baten diskurtsoa, eskizofreniko batena zehazkiago, haren eldarnio eta haluzinazioen kontakizuna. Eta Guizzardiri, eskizofrenikoei bezala, zail egingo zaio diskurtso koherente bat antolatzea. Errealitatean horrelako norbait ikustea latza izan badaiteke ere, literaturari esker algara galantak egin ditzakegu azkenean nahitaez negargurarik sentitu gabe.

 

Itzultzailea: Fernando Rey.

SKU: Lit-28 Saila Etiketak: , ,

Gianni Celati

Haurtzaroa eta nerabezaroa Ferrarako probintzian igaro zituen. Ingeles literaturan lizentziatu zen, James Joyceri buruzko lan batekin. Ezagun bihurtu zuen trilogiaz eta gainontzeko bere literatur lanez gain, itzultzaile moduan ere uzta oparoa du: Jonathan Swift, William Gerhardie, Herman Melville, Stendhal, Louis Ferdinand Céline, Mark Twain, Roland Barthes, Jack London, Henri Michaux edo Georges Perec itzuli ditu italierara. Horrez gain, dokumental zuzendaria ere bada. Brightonen bizi izan da urte luzez.

Itzultzea beti baldin bada berridaztea, horrelako kasuetan zer esanik ez. Izan ere, hitzak eta esaldiak banan-banan berridatzi beharrean, liburua bera, osorik harturik, berridatzi behar du itzultzaileak. Celatik, aurreko hori gogoan, Fernando Rey euskaratzaileari gomendatu omen zion eroetxe batera joan eta eroek zuten hitz egiteko moduari errepara ziezaion; ero euskaldunek, noski… Itzultzailearentzat, jakina, ezinezkoa izan da hori betetzea, eta horrelako proposamen bat bete ezinak gure hizkuntzaren egoeraren berri hausnartzeko bidea ere ematen du. Hala ere, esan behar da alderdi hori, hau da, eskizofreniko baten hitz egiteko modua islatzearena, ongi lortua dagoela. Testua, hasieran, harrigarria gerta badaiteke ere, segituan ohartzen gara burua nahasturik duen norbait ari zaigula hizketan.

Ander Irizarrek, 2006ko uztailaren 27an.

Irakurlea atezuan jartzen da ea narratzaileak noiz ziria sartuko, edo noiz ezgai izango. Izan ere, logika bitxi horren hainbat ondorio aurkezten zaizkigu Guizzardiren solasean zehar, baina ez zaizkigu horien zergatia adierazten. Eta horixe izan du irakurleak nobela honetan galdera atergabea, “zergatik egin du hori? zergatik dio hori?”. Nolabait, ondorio bitxi horien kausaren muinera joaz hurbilduko gara Guizzardiren logika berezi horretara.

Iratxe Retolazak, 2006ko maiatzen 28an.

Itzultzailea

Fernando Rey (Iruñea, 1961). Nafarroako Unibertsitatean medikuntza eta kirurgia ikasketak egin zituen, eta Nafar Gobernuko itzultzailea da 1988az geroztik. 30 liburutik gora itzuliak ditu, horietako gehienak Igelan. 2007an Euskadi Literatur Saria jaso zuen Antonio Tabucchiren Pereirak dioenez lana itzultzeagatik.

Informazio gehigarria

Orrialde kopurua

228

Neurria

12 x 20 zentimetro

ISBN

978-84-87484-65-0

Argitaratze data

2006/04/20

Baliteke hauek ere gustuko izatea…

Biba literatura!