Itzultzailea
Miren Arratibel (Donostia, 1969). Itzultzaile eta zuzentzaile autonomoa da. LUR Hiztegi Entziklopedikoaren erredakzio taldeko kidea izan zen hamar urtez. Literatura arloko itzulpenei dagokienez, Unamuno, George Sand, Andersen, H. G. Wells, Süskind, Kenneth Grahame eta Steinbecken lanak itzuli ditu, besteak beste. 2015eko Vitoria-Gasteiz itzulpen-saria irabazi du Steinbeck-en Perla liburuagatik.