Ez duzu libururik saskian.

  /    /  Beltza  /  Hil aurreko begirada

Hil aurreko begirada

8,00

Author : Ross Macdonald

Ross Macdonalden izena beti Hammett eta Chandler handien izenarekin hirukotea osatzen agertu ohi da, eta bereziki Chandlerren jarraitzailetzat hartzen dute nobela beltzaren azterlariek. Izan ere, hura desagertu zenean, Macdonaldek Philip Marloweren jarraitzaile bikaina utzi baitzigun Lew Archer ikertzaile pribatuaren sorrerarekin.

 

Itzultzailea: Javi Cillero.

SKU: Bel-11 Saila Etiketak: , ,

Ross Macdonald

Kenneth Millarrek Ontarion ikasi zuen. Lizeoan Margaret Sturm idazlea ezagutu zuen eta 1938an ezkondu ziren. Bere ibilbidea literarioa pulp aldizkarietan hasi zuen Michigango Unibertsitatean ikasten ari zela. Orduan John Macdonald ezizenarekin idazten zuen, Margaret Millar izenarekin arrakastaz idazten zuen bere emaztearekin ez nahasteko. Ondoren, Ross Macdonald hartu zuen betirako. 1944tik 1946ra, itsasontzi baten transmisioetako ofiziala izan zen, eta unibertsitatera itzuli zen gero. Azken urteak bere liburuetan Santa Teresa moduan ageri den Kaliforniako Santa Barbaran eman zituen. Hammett eta Chandlerren oinordeko zuzena da.

Itxuraz bizitza eroso eta normala daramaten pertsonaia batzuei zerbait berezia (lapurreta bat honetan) gertatzen zaie. Honek abiadan jartzen ditu gertaeren segida eta, hau hasiz gero gelditzea ezinezkoa baita, pertsonaiek gordetzen dituzten sekretuak agertuko zaizkigu, beren iragan ilunak, beraien arteko harreman ezkutuak. Batzutan irakurleak hainbeste korapiloren artean galtzeko arriskuan dagoela pentsa badezake ere, ez du ahaztu behar eleberri hauek pazientzia piskat eskatzen dutela. Denak bere arrazoia du, batzutan irakurlearen susmoak baieztatuz, bestetan alde batera utziz. Elkarrizketak dira liburuaren beste puntu aipagarri bat. Idazleak halako trebezia bitxia erakutsi du elkarrizketa zuzen eta bizi hauek idaztean, baita itzultzaileak ere euskaratzean.

Javier Rojok, 1997ko abenduaren 10ean.

Itzultzailea

Javi Cillero (Bilbo, 1961). Kazetaritzari ikasketak burutu ondoren, Renon itzulpengintza doktore-ikasketak egin zituen. Ondoren, Genevan Nazio Batuen Erakundearentzat itzultzaile moduan hasi zen. Misteriozko hainbat nobela itzuli ditu, baina baita Mark Twain, Charles Dickens edo Roald Dahlen klasikoak ere.

Informazio gehigarria

Orrialde kopurua

328

Neurria

10,5 x 17 zentimetro

ISBN

978-84-87484-29-2

Argitaratze data

1997/09/01

Baliteke hauek ere gustuko izatea…

Biba literatura!