Hilketa lokartua
€18,00
Author : Agatha Christie
Gwenda beldurtuta dago. Oso beldurtuta. Berak eta bere senarrak etxe polit bat erosi dute Ingalaterra kokostaldean, baina gauza oso bitxiak gertatzen hasi dira.
Etxea zaharberritzeari ilusioz beteta ekin dion arren, badirudi Gwendak behin eta berriro etxe horren iraganarekin egiten duela topo… are gehiago: badirudi Gwendak bereiraganarekin egiten duela topo. Nola liteke, ordea? Gwendaez baitzen lehendik inoiz izan Ingalaterran. Eta zergatiksentitzen du halako izua eskaileretatik beheko aldera, etxekosarrerara, begiratzen duen bakoitzean?
Marple andereñoak Gwendari bere estualditik ateratzen laguntzeko asmo osoa dauka. Baina batak nahiz besteak kemena beharko dute. Izan ere, aspaldi gertaturiko hilketa bat argitu beharra suertatu zaie. Urte askoan lokartuta egon den hilketa bat. Baina hiltzailea ez dago, ez, lotan…
Itzultzailea: Xabier Aristegieta.
Ingalaterran jaioa da 'hilketaren erregina'. Literaturaren historian eleberri gehien saldu dituen idazlea da, bi bilioi aletik gora. 66 misterio nobela, 14 narrazio labur, 6 eleberri erromantiko eta antzezlan ugari idatzi zituen. 100 hizkuntza baino gehiagotara izan da itzulia. Erizain ibili zen lehen mundu gerran, bolondres. Mundu osoan zehar bidaiatua, Erresuma Batuko lehen surflarietako bat izan zen.
Hilketa lokartua izenburutzat izanagatik, ezin esan irakurlea aise lokartuko denik, intrigak gidatutako eleberria baita hau. Hilketa posible baten bueltan korapilatzen dira trama osatzen duten pertsonaia ugariak, bakoitzak istorioari bere ekarpena eginez, edo, gutxienez, jazotakoaren bertsio propio bat emanez, amaieran puzzle osatu bat lortu nahian. Baina, sarri, piezak enkajatze hutsak ez du balio izaten egiaz jabetzeko, ez behintzat Marple andereñoak bezainbesteko mesfidantzarik ez izanez gero.
Irati Majuelok, 2020ko abenduaren 20an. Kontakizun bizi-bizia, Xabier Aristegietak lehendik ere ondo erakutsia baitzigun bere abildadea Heriotza Nilo ibaian itzuli zuenean, bikain euskaratua; inondik inora ez zaio igartzen itzulpena denik eta hori da itzulpen-lan bati gerta dakiokeen gauzarik onena. Ondo harrapatua die tamaina Xabierrek Agatha Christieren tonuari eta estiloari.
Mikel Garmendiak, 2009ko martxoaren 31n. Marple andereñoaren azken kasua biltzen da nobelan eta oraingoan, Gwenda Reed eta bere senarrak duela hamazortzi urte jazotako hilketa lokartua argitu beharko dute: Gwendaren amaordea etxeko atarian estrangulatu zutenekoa, hain zuzen. Nobelaren hasiera ezin erakargarriagoa da, hilketaren aztarna nagusia Gwendak erositako etxe berrian izaten dituen eldarnioen edo oroitzapenen bidez azaleratuko baita. Eta nola ez, Marple andereñoaren zuhurtziarik gabe, nekez argituko da hamazortzi urtez lo egon den hilketa.
Mikel Ayerbek, 2009ko abenduaren 29an.