Ez duzu libururik saskian.

  /    /  Mintaka  /  Hobbita

Hobbita

19,00

Author : J. R. R. Tolkien

Hobbita fantasiazko eleberria eta umeentzako liburua da, amandre ipuinen tradizioan idatzia. Tolkienek bere hiru semeen entretenimendurako idatzi zuen 1930eko hamarkadaren hasieran. 1937an argitaratu zen eta gazteentzako narratibarik hoberenaren saria jaso zuen berehala New Yorkeko Herald Tribunek emana. Berriki ere umeentzako Books for Keeps aldizkariak XX. mendeko eleberririk inportanteenei ematen dien saria jaso du. 100 milioi ale salduak izango omen ditu mundu osoan zehar hainbat hizkuntzatan. Hobbita liburuak kontatzen du nola bizi zen bere hobbit-zuloan lasai aski Bilbo Baggins, Bag End herrian. Baina Gandalf aztiak eta ipotx talde batek ziztaturik, nola aurkitu zen nahasturik Smaug Bikainaren altxorra berreskuratzeko abenturan. Baina nork aurre egin altxorra bere zuloan zeukan dragoi izugarri handi eta arriskutsu hari? Istorioa beraz, bilaketa bat da, episodioka kontatua, eta gehienetan Tolkienen Mundu mitikoko izaki bereziak agertzen dira. Tarteka kantak eta poematxoak, asmakizunak eta abar daude. Kritikariek parekotasunak aurkitu dituzte ipuin honetako gertaeren eta II. Mundu Gerran Tolkienek berak izandako esperientzien artean.

 

Argitaratzaileek eskaturik, eta Eraztunen Jauna liburuak aurrera egin ahala, Hobbita liburuko kapitulu batean aldaketak egin zituen Tolkienek. Izan ere, azken liburu hori ez baitzen 1954 arte argitaratu.

 

Itzultzaileak: Sergio Ibarrola eta Xabier Olarra.

SKU: Min-07 Saila Etiketak: , ,

J. R. R. Tolkien

Lehen Mundu Gerran parte hartu zuen, baina gaixorik itzuli zen etxera, lubaki sukarraz kutsatuta. Gerra amaitu ondoren, Oxford English Dictionary proiekturako aukeratu zuten Tolkien, lexikografo laguntzaile bezala. Gustuko zituen irakaskuntza, eztabaida eta ikerkuntza. C.S. Lewis izan zen J.R.R. Tolkienen lagun hurbilenetako bat, eta hark bultzatu zuen Tolkien Hobbita argitaratzera. Hasiera batean, bere seme-alabentzat bakarrik idatzi zuen Tolkienek, baina izan zuen arrakasta ikusita, Bigarren Mundu Gerra garaian The New Hobbit obran lan egiten hasi zen, eta hortik atera zen Eraztunen Jauna trilogia. Ez idazleak, ez editoreak ez zuten espero horrenbesteko arrakasta izango zutenik. Halere, Tolkienek Oxfordeko unibertsitatean jarraitu zuen erretiroa hartu arte.

Zenbait adituri neketsu egiten zaie Tolkienen lanak XX. mendeko kanonean sartzea, baina ezin ukatuzkoa da John Ronald Reuel Tolkien irakasle hegoafrikarraren lana ahozko eta idatzizko tradizioan jasotako Mendebaldeko iruditegi kolektiboan zehar eginiko bidaia aberats-aberatsa dela. Haren eleberriak psikologia, antropologia, folklorea eta beste hainbat jakintzagai oinarri aztertu dituzte, unibertsitate tesietan eta guzti. Begi bistakoa da Hobbitak eta Eraztunen Jaunak eduki inkontziente handia dutela, eta horrek irakurlearen interesa trebe ere trebe harrapatzen duela. Izan ditzakeen eduki ezkutuek egungo kultur parametroekin eta edukiekin zein irakurleen nahiekin zerikusi handia bide dute. Mendebaldeko eta mundu osoko gizakion balioen bilduma erakargarria aurkezten dute, giza eta eme seme-alaba gehienok ezagun ditugun arketipo psikologikoak.

Karlos Del Olmok, 2009ko urtarrilaren 30ean.

Itzultzailea

Xabier Olarra (Tolosa, 1953) Hizkuntza Erromanikoetan lizentziaduna da, Igela argitaletxearen hiru sortzaileetakoa. Euskara eta euskal literaturako irakasle izana da hainbat urtez, hala nola Nafarroako Gobernuko itzultzaile 1988az geroztik. 40 liburutik gora itzuli ditu, eta sari ugari jaso, tartean Euskadi itzulpen saria 2006an, 2012an eta 2016an, eta Dabilen Elea saria 2013an.

Informazio gehigarria

Orrialde kopurua

414

Neurria

12 x 20 zentimetro

ISBN

978-84-87484-87-2

Argitaratze data

2008/11/01

Baliteke hauek ere gustuko izatea…

Biba literatura!