Ez duzu libururik saskian.

  /    /  Literatura Unibertsala  /  Huliganaren itzulera

Huliganaren itzulera

19,90

Author : Norman Manea

XX. mendeko gertaera handietan murgilduriko existentzia baten kontakizuna da Huliganaren itzulera; biografia arte bihurtzen asmatu duen idazle baten bidaia da, denboran eta espazioan, ametsean eta errealitatean, iraganean eta orainean barna.Egile/kontalari/protagonistari bere sorterrira itzultzeko aukera eskaintzen zaionean hasten da bidaia handi hau. Oroitzapenak oldean heltzen dira orduan: deportazioak etendako haurtzaroa, komunismoak gaztaroan sortutako suhartasuna eta ondorengo desilusioa, Ceaucescuren diktadurapeko bizitza, intelektualaren zailtasunak inguru itogarri batean, eta, azkenik, erbestea. Hamar urte behar izan zituen Maneak itzultzearen aukeran pentsatzen hasteko. Itzuli? Zertarako? Merezi du? Pertsona subertsiboa, sediziogilea, errebeldea da huligana errumanieraz (huliganul). Eta ez dago argi, huligana izan ondoren, posible ote den aberrira itzultzea.

 

Itzultzailea: Koro Navarro.

SKU: Eiz-170 Saila Etiketak: , ,

Norman Manea

Suceavan jaio zen, 1936an, Errumaniako ipar-ekialdeko eskualde batean, Bukovinan. Judua da, eta Bigarren Mundu Gerraren garaian, bost urte besterik ez zituela, Transnistriara deportatu zuten familia osoarekin; gero, Ceaucescuren komunismoaren garaian, beste kontzentrazio-esparru bat ezagutu zuen, zeharka orduko hartan, aita bisitatzera joanda. Ofizioz ingeniaria da Manea, baina izena eskuratu zuen Errumanian idazle gisa. 1986an, erregimen komunista ezin eramanik, erbestearen bidea hartu zuen. Aurrena beka bat eman zioten Mendebaldeko Berlinen, eta hurrengo urtean Ameriketako Estatu Batuetara jo zuen, New Yorkeko Bard Collegen irakasle-lanak egitera. Autobiografiak toki handia hartzen du Manearen lanean.

Ez nekien nor zen Norman Manea; arrastorik ere ez. Aipatu ere, nekez aipa nezake beste idazle errumaniarrik Cărtărescu-z gainera; baten bat aipatzekotan, gainera, adierazpide gisa errumaniera erabili ez dutenak aipatuko nituzke: Müller, Cioran, Ionesco… Eta hizkuntzarena ez da huskeria, berehalakoan ohartuko garenez. Behiala Pessoak bezala, hizkuntza aberri duela aldarrikatzen baitu Maneak: “… ni ez naiz leku batean bizi-eta, ni hizkuntza batean bizi naiz!”, erbestealdirako aukeratutako hiria (New York) errumanieraz mintzatuko dela imajinatzeraino (“hizkuntza-aberri” izendapen miragarria ere utzi digu opari hondar-orrialdeetan). Benjamin, Canetti, Zweig eta beste judu herratu batzuen kastako testigantza-literatura bikain horren ondorengo da, inondik ere, testu puska hau.

Iñigo Roque Eguzkitzak, 2017ko uztailaren 11n.

Itzultzailea

Koro Navarro (Donostia, 1955). Hispaniar Filologia ikasi zuen Deustuko Unibertsitatean; Euskal Filologiako irakasle ere izan zen bertan. Era berean, Lur Entziklopediaren ontze lanetan ere parte hartu zuen, 1991-2000 urte bitartean. Itzultzaile oparoa da, eta 30 liburutik gora ditu itzuliak literaturan, gehientsuenak ingelesetik, baina baita frantsesetik eta gaztelaniatik ere. Horrez gain, dibulgazio-testuak eta testu teknikoak ere itzuli izan ditu, telebistarako dokumentalak, opera-gidoiak… Euskaltzaindian, euskara batuaren lexikoa osatzeko azpi-batzordeko kide izan zen 1997tik 2007ra arte. 2003an, Euskadi Literatur Saria jaso zuen itzulpenaren alorrean, Isaac Singerren Zortzi Kontakizun euskaratzen egindako lanarengatik.

Informazio gehigarria

Orrialde kopurua

480

Neurria

13 x 19,5 zentimetro

ISBN

978-84-9109-002-1

Argitaratze data

2017/03/09

Baliteke hauek ere gustuko izatea…

Biba literatura!