No products in the cart.

  /    /  Beltza  /  Imabelleren amodioz

Imabelleren amodioz

5,00

Author : Chester Himes

Chester Himesen nobeletako mundua Harlem da, Harlem oniriko bat, ameskaiztoz betea baina umorez gozatua. Harlemen ez dago inuzentea izaterik. Kaikuek jai dute. Mozoloek bizia galtzeko arriskua dute nonahi eta noiznahi. Imabelleren Amodioz nobelako protagonista, berriz, iñuxente-marka guztiak hausten dituen gizarajoa da. Ez da ohartzen, Imabellek 10$ak egiteko formula sekretua dakien gizon bakarra aurkezten dionean, ziria sartu nahi diotela. Amodioa itsua baita. lmabelleren Amodioz bere bizitza osoan aurreratutako diru guztiak galduko ditu, nagusiari lapurreta egingo dio galdutakoa berdintzeko, eta lapurtutako diru hori jokoan galduko du. Eskerrak Jacksonek baduen anaia bizki bat, berari buruan falta zaiona sobran duena: Karitateko Ahizpaz mozorroturik bizimodua ateratzeko gauza den atalajea.

 

Lagun hauekin, eta Coffin Ed eta Grave Digger, bi polizia beltzekin Harlem aldeko kale zaratatsuetan murgiltzea, eromenaren zoko ilunenetan bidaiarik haluzinagarriena egitea da.

 

Itzultzailea: Jexux Eizagirre.

SKU: Bel-04 Kategoria Etiketak: , , ,

Chester Himes

Hogei urteko kartzela-zigorra ezarri zioten, 19 urte besterik ez zituela, eta espetxean egon zen bitartean hasi zen idazten. Hainbat ofiziotan lan egin zuen, 1945ean bere lehen eleberria argitaratzea lortu zuen arte. Publiko aldetik bizkor eskuratu zuen arrakasta. Amerikar arrazakeriatik ihesi, Europan denboraldi luzeak igarotzea erabaki zuen, eta 1956tik aurrera Parisen bizi izan zen. Bere libururik ospetsuenak Harlemen kokatuak daude. Askorentzat, Chandler edo Hammeten oinordekoa da.

Deskribapena

Jexux Eizagirre (Zumaia, 1948). Dobera Euskara Elkartearen bitartez haur eta gazte literatura itzuli izan du. Pitopausia bakarrizketarekin zahartzaroa umorez aurkeztu zuen.

Informazio gehigarria

Orrialde kopurua

256

Neurria

10,5 x 17 zentimetro

ISBN

978-84-87484-10-0

Argitaratze data

1991/12/07

Baliteke hau ere gustuko izatea…

Biba literatura!