Kale gorriko umeak
€24,00
Author : Pier Paolo Pasolini
Riccetto, Caciotta, Lenzetta edota Begalone Erromako aldirietako mukizu azpiproletarioak ditugu. Gosearen eta biolentziaren artean tarrapataka dira bizi.
Errebaletako mutikoen eguneroko abiadan igaroko ditugu orriok, bizkor eta oldarrean, miseriaren patuari ihesi doazela, pobreziari iseka egin eta alimaleko indarrez aurrera doan bizinahia itsuak bultzatuta.
Gerraosteko Erromako min denak dakartza Pier Paolo Pasoliniren lehen eleberri honek, zeinak garaiko Italian sekulako eskandalua piztu eta prozesu judizial bat eragin zuen.
Itzultzailea: Fernando Rey.
Gibelsolasa: Harkaitz Cano.
Italiar poeta, idazlea eta zinemagilea. XX. mendeko pentsalari nagusietako bat izan zen. Berpizkundeko maisuen antzera, alor artistiko ugari landu zituen. Friuliera, komunismoa, antzinaroa, gizakien edertasuna eta futbola maitatu zituen. Bere hitzak jasan ezin zituztenek 1975ean hil zuten Ostiako hondartzan.