Deskribapena
Joxan Elosegi (Irun, 1955). Filologian lizentziaduna da, eta itzulpengintzan dihardu lanbidez. Zenbait literatur lan ditu euskaratuak frantsesetik, hala nola Literatura Unibertsala bildumako Zazie metroan, Raymond Queneaurena.
€11,00
Bikote-bakardadea, hori zen Émile eta Juliette senar-emazteen ametsa. Basoaren barrenean etxe bat, bertan beren egunak bukatzeko, bata bestearen ondoan.
Auzo bat suertatu da, ordea, egoera perfektu hori hondatzeko: Palamède Bernardin. Hasieran bere burua aurkeztera agertu zen, gero arratsaldero etxean sartuko du bere muturra, lauretatik seiak arte. Ez du hitzik esango, edo ia. Eta eguneroko agerraldi kafkiano horiek egunean baino egunean itogarriago bihurtuko zaizkio bikote bakarzaleari.
Komedia bat da hau, oso beltza, 1992an Hygiène de l’assassin eleberriarekin ezaguna egin zen idazle gazte honena. Geroztik, urtero ematen du argitara nobela bat, eta beti zorroztasun bera ageri da idazten dituen istorioetan.
Itzultzailea: Joxan Elosegi.
Emile Hanzel senarraren ahotan harilkatzen da istorio miresgarri hau, narratzaileari berari ere ulertezin zaiona, nobelaren hasieran adierazi bezala. Honako hau kontatzen du Emile Hanzel irakasle aguretuak: urte luzetan latin eta greko irakasle ibili ondoren, erretiroa hartu du bere emaztearekin, eta mendialdean etxea hartu dute, ordura arte ezinezkoa izan zaien lasaitasuna eta bakea izateko asmoz. Baina, etxe eta paisaia baketsu hura berehala bilakatuko zaie itogarri senar-emazteei. Mendi giro baketsu hartan duten auzoko bakarrak, Bernardin mediku jaunak, itogarri egingo die egunerokoa.
Dena jarriko digu hankaz gora Nothombek: zergatik daramagu barruan gizabidetsu izan beharra? Zer da lagun hurkoari laguntzea? Lagundu behar ote zaio? Ongiaren eta gaizkiaren arteko muga lausoan ibiliko gara eleberri osoan zehar, tarteka klasikoen aipamenak agertuko zaizkigularik, beti ere argumentuen indargarri.
Joxan Elosegi (Irun, 1955). Filologian lizentziaduna da, eta itzulpengintzan dihardu lanbidez. Zenbait literatur lan ditu euskaratuak frantsesetik, hala nola Literatura Unibertsala bildumako Zazie metroan, Raymond Queneaurena.
Orrialde kopurua | 208 |
---|---|
Neurria | 12 x 20 zentimetro |
ISBN | 978-84-87484-74-2 |
Argitaratze data | 2006/11/01 |