Ez duzu libururik saskian.

  /    /  Enigma  /  Katua usategian

Katua usategian

15,00

Author : Agatha Christie

Ramateko sultanerrian altxamendu larri bat gertatu da: Ali Jusuf printzeak familiaren altxorreko bitxi preziatuak bere pilotu Bob Rawlinsonen esku uzten ditu, eta pilotuak bere areba Joanen ekipajean ezkutatzen ditu.

 

Handik pixka batera, printzea eta pilotua hegazkin-istripu batean hil dira. Joan Ingalaterrara joango da bere alaba Jenniferrekin, eta goi-mailako andereñoentzako ikastetxe batean sartuko du. Han, usoen artean, katu hiltzaile bat dago ezkutaturik, eta Hercule Poiroten argitasunak baizik ez du jarriko agerian nor den.

 

Itzultzailea: Koro Navarro.

SKU: Eni-09 Saila Etiketak: ,

Agatha Christie

Ingalaterran jaioa da 'hilketaren erregina'. Literaturaren historian eleberri gehien saldu dituen idazlea da, bi bilioi aletik gora. 66 misterio nobela, 14 narrazio labur, 6 eleberri erromantiko eta antzezlan ugari idatzi zituen. 100 hizkuntza baino gehiagotara izan da itzulia. Erizain ibili zen lehen mundu gerran, bolondres. Mundu osoan zehar bidaiatua, Erresuma Batuko lehen surflarietako bat izan zen.

Kultura ingelesaren baitan klasikotzat jo dezakegun giroan, Christiek hilketa batzuen egilea nor izan daitekeen paratuko digu amu, eta gero, gure kabuz igarri ezin izan dugulakoan, Christiek sortutako lehen detektibea sarraraziko du agertokian, beste behin: Hercule Poirot belgiarra. Horrek argituko intriga. Baina detektibe-nobeletan desegiteko proposatu ohi den korapiloarekin batera, beste hainbat hari mugitzen ditu Christiek nobela honetan: Honoria Buldstrode ikastetxeko zuzendariak erretiro hartzekotan dabilela bere postua betetzeko irakasleen artean abiarazitako hautatze-prozesu bitxia, nazioarteko gorabehera politikoak, Ekialdeko eta Mendebaldeko tradizioen elkartze zaila, arrazakeria… Osagai horiekin nobela betea eraiki zuen Christiek, misteriozko nobelen zaleak asetzeaz gain bestelako irakurleongan ere interesa pizteko gauza dena.

Inma Erreak, 2007ko maiatzaren 6ean.

Itzultzailea

Koro Navarro (Donostia, 1955). Hispaniar Filologia ikasi zuen Deustuko Unibertsitatean; Euskal Filologiako irakasle ere izan zen bertan. Era berean, Lur Entziklopediaren ontze lanetan ere parte hartu zuen, 1991-2000 urte bitartean. Itzultzaile oparoa da, eta 30 liburutik gora ditu itzuliak literaturan, gehientsuenak ingelesetik, baina baita frantsesetik eta gaztelaniatik ere. Horrez gain, dibulgazio-testuak eta testu teknikoak ere itzuli izan ditu, telebistarako dokumentalak, opera-gidoiak… Euskaltzaindian, euskara batuaren lexikoa osatzeko azpi-batzordeko kide izan zen 1997tik 2007ra arte. 2003an, Euskadi Literatur Saria jaso zuen itzulpenaren alorrean, Isaac Singerren Zortzi Kontakizun euskaratzen egindako lanarengatik.

Informazio gehigarria

Orrialde kopurua

320

Neurria

12 x 20 zentimetro

ISBN

978-84-87484-73-5

Argitaratze data

2006/11/01

Baliteke hauek ere gustuko izatea…

Biba literatura!