Kristalezko giltza
€15,00
Author : Dashiell Hammett
Ned Beaumont ez dabil suertean: asteak daramatza jokoan dirua galtzen, eta jokoak ez du buelta ematen. Paul Madvig, hiria gobernatzen duen gangster talde bateko burua –eta bere nagusia–, adiskide mina du. Henry senatari txotxongilo ustelarekin duen tratuari esker manejatzen ditu Madvigek legez kanpoko negozioak hirian. Baina Paulek, bere tratua sendotzeko, senatariaren Janet alabarekin ezkondu nahi du… Neskak, ordea, gorroto du Madvig.
Senatariaren semea, Taylor Henry, hilda aurkitzen du Ned Beaumontek klub baten sarreran. Bada denboraldi bat Taylor Henry Paulen alaba Opalekin dabilela, nahiz eta Madvigek debekatu dion harreman hori. Heriotza horren ondoren, norbait hasi da zabaltzen gutun aztoragarri batzuk, hiltzailea Paul Madvig dela zeharka adierazten dutenak… Ned Beaumontek –inork eskatu ez badio ere— argitu egin beharko du zer gertatzen ari den.
Kristalezko giltza omen zuen Dashiell Hammettek kuttunena bere lanen artean, edo salbatzen zuenetako bat behintzat. Zuzeneko eragina aitortzen zaio, besteak beste, Coen anaien Miller’s Crossing filmean. Uzta gorria eta Maltako belatzarekin nobela beltzaz gozatu duenak hemen du, seguru aski, Hammetten emaitzarik finenaz gozatzeko aukera.
Itzultzaileak: Xabier Olarra eta Estibaliz Lizaso.
Dashiell Hammettek ikerlari pribatuen agentzia batean lan egin zuen Lehen Mundu Gerran parte hartu baino lehen, eta bertan larri gaixotu zen. 1934tik aurrera, Estatu Batuetako ezkerreko politikan murgildu zen, eta, horregatik, 1951n, Joseph McCarthy senatariaren "sorgin ehizaren" garaian, kartzela zigorra jaso zuen. Bere obrak gizarte ustelduaren, boterearen eta diruaren aldeko su-etenik gabeko borroken alderdirik bortitzenak islatzen ditu, polizia-eleberriaren eredu tipikotik aldenduz. Genero berri bat sortu zuen: nobela beltza, Raymond Chandler bere jarraitzaile izango zelarik.