Ez duzu libururik saskian.

  /    /  Literatura Unibertsala  /  Landa aldeko neskak

Landa aldeko neskak

17,00

Author : Edna O'Brien

Nobela honek XX. mendearen erdialdeko landa-giroan jaiotako bi neskatilaren abenturak kontatzen ditu, haietako baten ahotik eta ikuspegitik, modu xume eta errealista batean. Caithleen eta Baba dira protagonistak, umetako lagun bi, ezin diferenteagoak biak. Caithleen baserrian bizi da, etxeko diru-sarrera apurrak jokoan eta edanean xahutzen dituen aita alkoholikoarekin, eta etxea ahal duen moduan gobernatzen ahalegintzen den ama nahigabetuarekin. Baba, bestalde, herriko albaitariaren alaba da, neskato harroputz eta berekoia, etengabe Caithleen mespretxatzen dabilena. Batzuetan etsai, besteetan lagun min, biek ala biek desio bat dute: sorterritik hanka egitea, gizarteak ezarria dien patuari uko egin eta beraiek erabakitako moduan bizitzeko.

 

Caithleenen eta Babaren bidez, O’Brienek bozgorailua jartzen die urteetan isilaraziak izan ziren irlandar emakumeei, eta haien bitartez esperimenta dezakegu sasoi hartako bizilege klaustrofobikoa. Badirudi protagonistak jakitun direla gizarteak inposatu dizkien rolak ez direla eraikuntza bat besterik, eraikuntza bat Estatuarena, non Elizaren eta patriarkatuaren arau zurrunek tankeratzen, mugatzen eta erreprimitzen baitute emakumezkoen identitatea. O’Brienek, bere lehen nobela honekin, feminitatearen kontzeptua, amodio erromantikoaren mitoa eta gizarteak ezarritako rolak deseraikitzen ditu.

 

Itzultzailea: Gema Lopez Las Heras.

SKU: Eiz-182 Saila Etiketak: , ,

Edna O'Brien

Edna O’Brien (Tuamgraney, Irlanda, 1930) ingelesezko nobelagintzaren ahots sonatuetako bat da, kritikariek eta gaur egungo idazle prestigiotsuenek goraipatua. Landa aldeko neskak nobelarekin (1960) ekin zion literatur ibilbideari, eta mundu osoan lortu zuen ospea hari esker. Harrezkero, corpus zabal eta askotarikoa argitaratu du: The Country Girls trilogia osatzen duten The Lonely Girl (1962) eta Girls in their Married Bliss (1964) liburuak, A Pagan Place eleberria (1970), Virginia Woolfi buruzko Virginia antzezlana (1980), Saints and Sinners ipuin-liburua (2011), eta James Joyceri eta Lord Byroni buruzko biografiak, besteak beste.

giro erlijioso hertsiaren salaketa ez ezik, emakumearen independentziaren aldarrikapena dago liburuan. Ildo horretan, nabarmena da Kateri hainbat pasartetan darion barne-indarra, neskatila gazte eta ezjakinaren irudia hausten duena. Kontzientzia feminista berezkoa, intuiziozkoa ernatzen zaio protagonistari, nolabait amarekiko lotura duena iturburu.

Asier Urkizak, 2022ko martxoaren 6an.

Itzultzailea

Gema Lopez Las Heras (Azkoitia, 1989). Lehen itzulpena du Edna O’Brienen Landa aldeko neskak. Bidaia oparoenak Irlandan hasten direla diote…

Informazio gehigarria

Orrialde kopurua

304

ISBN

978-84-9109-679-5

Neurria

13 x 19,5 zentimetro

Argitaratze data

2022-01-25

Baliteke hauek ere gustuko izatea…

Biba literatura!