Ez duzu libururik saskian.

  /    /  Beltza  /  Litxarreroak

Litxarreroak

10,00

Author : Jim Thompson

Litxarrero, lapur ziztrin nahiz iruzurgile hegal-laburra izateak baditu bere arriskuak. Holako gaizkileari ez diote heriotza-zigorrik edo hil arteko kartzelaldirik ezarriko, epaileek ez diote pasaraziko sekulako kalbariorik, baina nork libra dezake ziria sartu nahi izan dionaren suminetik gure litxarrero ziztrina?

 

20 dolarreko iruzurra besterik ez zen Roy Dillonek egin nahi izan ziona dendari ez oso ulerbera bati, baina, noski, ezin jakin zokormazo hura konturatu egingo zela eta inolako gupidarik gabe erabiliko zuela salmahaiaren atzealdean zeukan batea.

 

Baina Roy Dillon ez dago bakarrik: ama ez dabil urrun –harengandik ditu ikasiak legez kanpoko bizitzaren legeak–, bere moduko emakume batek ez dio bakerik ematen, eta berak, noski, hura ez eta beste bat nahi luke aldamenean.

 

Jim Thompsonen lau kantoiko triangelua… beste koxka bat estuturik. Eta Stephen Frearsek pantailara eraman zuen izenburu bereko filmaren oinarrian zegoen nobelaren irakurketaz gozatzeko aukera.

 

Itzultzailea: Miel A. Elustondo.

SKU: Bel-23 Saila Etiketak: , , ,

Jim Thompson

Bere lehen eleberri luzea ez zuen 39 urte bete arte argitaratu. Aitari bisita egin zion erietxean, eta hilabeteko epean handik aterako zuela agindu zion. Bi aste baino lehen nobela osoa idatzi zuen, hogei orduko idazketa-jardunaldi trinkoetan. Alkoholismoagatik erietxera eraman zuten ordea, eta handik irtetean jakin zuen aitak bere buruaz beste egin zuela. 1951n, gidoilari batek komunista gisa salatu zuen James Thompson. 1952an Lion Books New Yorkeko poltsiko argitaletxearekin kolaboratzen hasi zen, Arnold Hano bere lagunik onenetakoa zuzendari zuela: hamabi eleberri idatzi zituen hemezortzi hilabetetan. Egun Jim Thompson azpigenero beltzeareh hirugarren eleberrigile handitzat hartzen da, Dashiell Hammett eta Raymond Chandlerren alboan.

Itzultzailea

Miel Anjel Elustondo (Azpeitia, 1958). Kazetari, argazkilari, elkarrizketatzaile, idazle eta itzultzailea da. Berria egunkarian hainbat elkarrizketa argitaratu ditu. Tonban ehortzirik bere testu sorta Rikardo Arregi sarian finalista izan zen 2020an.

Informazio gehigarria

Orrialde kopurua

260

Neurria

10,5 x 17 zentimetro

ISBN

978-84-939460-0-5

Argitaratze data

2013/12/05

Baliteke hauek ere gustuko izatea…

Biba literatura!