Ez duzu libururik saskian.

  /    /  Literatura  /  Lurpeko ezkutuan idatziak

Lurpeko ezkutuan idatziak

21,00

Author : Fiodor Dostoievski

Literatura modernoko lan gutxi irakurtzen dira Dostoievskiren Lurpeko ezkutuan idatziak adina, edo aipatzen dira testu hau baino gehiago gure garaiko sentiberatasunaren sakoneko ezkutuak azaleratzen dituen funtsezko testu gisa. «Lurpeko gizona» terminoa guztiz finkatuta dago kultura garaikidearen hiztegian, eta testu honetako pertsonaiak literaturako arketipo kategoria hartu du, Hamlet, On Kixote, Don Juan edo Faustok bezala. Mende honetako kultura­saio handi gehienek –Nietzscheren eta Freuden eskolek, espresionismoak, surrealismoak, krisiaren teologiak, existentzialismoak– berentzat aldarrikatu dute Lurpeko gizona edo harekin
lotu dituzte mugimenduon aztertzaile askok; eta Lurpeko gizon hori aldez aurretiko iragarpentzat hartu ez denean, abisu latz eta gordintzat hartu izan da.

 

Itzultzailea: Josu Zabaleta

SKU: Lit-70 Saila Etiketak: , ,

Fiodor Dostoievski

Mosku, 1821 ­San Petersburgo, 1881. Errusiar idazlea, tsarren garaiko errusierazko literaturaren egilerik handienetakoa, baita mendebaleko eta literatura unibertsalekoa ere. Zenbaitek existentzialismoaren sortzailetzat hartzen dute. Dostoievskik gizakiaren bihotzaren zoko ilunenetan zegoena kanporatzen asmatu zuen; XIX. mendeko errusiar gizarteak bizitu zuen egoera politiko, sozial eta espiritual konplexuaren baitan, gizakiaren psikologia azaltzeko trebetasun berezia erakutsi zuen. XX. mendeko eleberrigintzan eragin sakona izan zuen. Ziur aski, Lurpeko ezkutuan idatziak hau, Karamazov anaiak eta Krimena eta zigorra dira haren lanik ezagunenak.

Itzultzailea

Legazpi, 1948. Erromako Tomas Akinokoaren pontifize unibertsitatean filosofian lizentziatua. Hordago argitaletxearen,
Martuteneko Itzultzaile Eskolaren, Senez aldiz kariaren eta EIZIE elkartearen sortzaileetakoa. Dozenaka liburu ekarri ditu euskarara. Bitan irabazi du Euskadi Saria, 2001ean eta 2008an, Guy de Maupassant eta Gesualdo Bufalino itzultzeagatik. Itzulpengintzaren Espainiako Sari Nazionala jasotakoa da 2013an, eta 2021ean Euskaltzaindiak ohorezko euskaltzain izendatu du. Eskuzabal bezain argia da.

Informazio gehigarria

Argitaratze data

2024/11/01

Orrialde kopurua

224

Neurria

12 x 20 zentimetro

ISBN

978-84-126849-7-1

Biba literatura!