Itzultzailea
Usoa Wyssenbach Ibarra (Gernika, 1983). Euskara teknikaria Nafarroan. Haur eta gazte literaturakoak dira itzuli dituen lan gehienak. Igelan, Agatha Christie eta Arthur Conan Doylen eleberriak ekarri ditu euskarara.
€15,00
Printze urdina noizbait aurkitu eta geroztik harekin bizimodu zoriontsua izateaz amets egin ondoren, errealitate gordinarekin topo egin duen emakumeari zuzendua da liburuhau. Izan ere, ziurrenik, maite duen horrekin egunero bizitzeak txiki-txiki egingo zion ametsa.
Eta halakoaren amari, alabari, ahizpari edo lagunari ere zuzendua da, zeren laguntza beharko baitu eta dudarik gabe ulertu nahiko baitu zer pentsatzen duen, nola sentitzen den, zergatik jarraitzen duen egunerokoan eta zergatik egiten zaion hain zaila lotura zaharretatik askatzea, are harengandik urrundu eta gero ere. Maitagarri-ipuinetan sinesten zuen printzesa gaur egungo istorio bat da, aspaldiko garaietan girotua, bizitzan zehar denok egiten dugun bidaia horretaz diharduena; azken bateandenok ikasi beharra daukagu ametsak eta errealitatea bereizten, gure umetako amets eta minen nondik norakoak ulertzen, eta nor garen eta bizitza nolakoa den aurkitzen.
Umetako minekin edo behar bezain onak ez direlako sentipenekin borrokan ibili direnek edo beren boterea printze min-emaileei eman dietenek, Maitagarri-ipuinetan sinesten zuen printzesa irakurrita, ikasiko dute bukaera zoriontsuak –berritik hasteak– posible direla.
Itzultzailea: Usoa Wyssenbach Ibarra.
Narrazioan zehar Printzesak barruan duen lagun ikusezinak garrantzi handia du. Printzesari hezkuntzaren bidez inposatu diotenari errebelatzen zaion ahotsa da. Hari errietan hasten zaionean Printzesa, esaterako, jaso dugun hezkuntzaren indarkeria guk geuk nola erreproduzitu ahal dugun islatzen du. Ipuin klasikoen berridazketa eta ipuin berrien perspektiba anitza geroz eta fenomeno zabalduagoa da, helduontzako irakurketan, behinik behin. Nunila Lopez eta Miryam Cameros Sierraren La cenicienta que no quería comer perdices adibide ezaguna da, Interneten zabalpenari esker milaka eta milaka irakurle irabazi dituena ipuin tradiziozkoa hankaz gora ipiniz. Egungo hezkuntzan eta jendartean, oraindik, printzesari (neska izendatuei) atxiki maitasun erromantikoaren ideia zalantzan jartzeko balio duten erreferentziak dira narrazio berriok. Erreferentzia berriak sortzeko balio du liburu honek ere, eta, aldi berean, balore zehatz batzuen zabalpena egiteko. Bidaia orria izan nahi du, bizi-hezibidea.
Usoa Wyssenbach Ibarra (Gernika, 1983). Euskara teknikaria Nafarroan. Haur eta gazte literaturakoak dira itzuli dituen lan gehienak. Igelan, Agatha Christie eta Arthur Conan Doylen eleberriak ekarri ditu euskarara.
Orrialde kopurua | 356 |
---|---|
Neurria | 12 x 20 zentimetro |
ISBN | 978-84-87484-995 |
Argitaratze data | 2011/11/30 |