Ez duzu libururik saskian.

  /    /  Beltza  /  Maltako belatza

Maltako belatza

8,00

Author : Dashiell Hammett

Biguinkerietatik hain urrun dagoen munduaz idaztean Hammettek heriotzaren begirada hotza ezarri zion bere prosari: gizakiaren ibileren arrazoiak eta barru-barruko motibazioak, era guztietako uste, azalpen eta esplikazioak asmaezinak baitira. Izan ere, gizakia baita bere burua eta besteak engainatzeko sortu den piztiarik trebeena. Bera, kanpotik ikusten denari eta, batez ere, egiten denari erreparatzea beste biderik ez da geratzen, eta aurpegikera eta keinuei kasu gehiago egitea hitz jario dotoreei baino.

 

Itzultzailea: Xabier Olarra.

SKU: Bel-12 Saila Etiketak: , , ,

Dashiell Hammett

Dashiell Hammettek ikerlari pribatuen agentzia batean lan egin zuen Lehen Mundu Gerran parte hartu baino lehen, eta bertan larri gaixotu zen. 1934tik aurrera, Estatu Batuetako ezkerreko politikan murgildu zen, eta, horregatik, 1951n, Joseph McCarthy senatariaren "sorgin ehizaren" garaian, kartzela zigorra jaso zuen. Bere obrak gizarte ustelduaren, boterearen eta diruaren aldeko su-etenik gabeko borroken alderdirik bortitzenak islatzen ditu, polizia-eleberriaren eredu tipikotik aldenduz. Genero berri bat sortu zuen: nobela beltza, Raymond Chandler bere jarraitzaile izango zelarik.

Maltako belatza dagoeneko eleberrigintza beltzean lan klasikoa dugu, eleberri horretan oinarritutako filmea ere maisulantzat hartu daitekeelarik. Eta benetan onak diren idazlanekin baino gertatzen ez den bezala, urteak aurrera joan ahala gero eta aberastasun gehiagoz jantzita agertzen zaigu denborapasako literatura moduan jaiotako testu hau. Orain berriro irakurtzean, argumentuaren hariak aldez aurretik ezagunak zaizkigunez gero eleberriaren bestelako ezaugarriei erreparatzen diegularik, ikus dezakegu nola Maltako belatza giza-bizitzaren metafora miresgarria osatzera ere heltzen den: pertsonaia batzuk aberastasunaren ametsaren atzetik dabiltza itsu-itsuan, elkarri oztopoak jarri edota traizioak egiten, batzutan elkar hiltzen, eta aberastasunak belatz baten estatuaren itxura dauka.

Javier Rojok, 1998ko otsailaren 11an.

Ez da harritzekoa. Izan ere, zerbait nabarmendu behar baldin bada Hammetten idazkeratik, estilo eta erritmo zinematografikoa da, lehen esan bezala. Maltako belatza honen adibide garbia da. Hammettek ez digu lekuen eta giroen deskripzio luze eta poetikorik egiten. Elkarrizketak dira nagusi eta deskripziorik baldin badago, ohiki, pertsonaiaren bat aurkezteko izan ohi da. Gainerakoan, irakurketa erraza da, hilketak argitzea eta hariaren mataza askatzea eskatzen duena orrialdez orrialde.

Mikel Aldalurrek, 1997ko urriaren 25ean.

Itzultzailea

Xabier Olarra (Tolosa, 1953) Hizkuntza Erromanikoetan lizentziaduna da, Igela argitaletxearen hiru sortzaileetakoa. Euskara eta euskal literaturako irakasle izana da hainbat urtez, hala nola Nafarroako Gobernuko itzultzaile 1988az geroztik. 40 liburutik gora itzuli ditu, eta sari ugari jaso, tartean Euskadi itzulpen saria 2006an, 2012an eta 2016an, eta Dabilen Elea saria 2013an.

Informazio gehigarria

Orrialde kopurua

318

Neurria

10,5 x 17 zentimetro

ISBN

978-84-87484-30-8

Argitaratze data

1997/09/01

Baliteke hauek ere gustuko izatea…

Biba literatura!