Ez duzu libururik saskian.

  /    /  Literatura  /  Maskara baten aitortza

Maskara baten aitortza

24,00

Author : Yukio Mishima

Kochan nerabeak Japonia Inperialeko giro itoan atera beharko du aurrera, orein zauritu baten antzera, garaiko gizarteak inposaturiko moldeetara egokitzeko ahalegin betean.

 

Bere gorputz eta sexualitateari ezin konta ahala maskara jarri arren, pubertaroan beste mutil batenganako erakarpenak bidea irekiko dio bere desiren eta betebeharren arteko gatazka sakonari.

 

Lan autobiografiko honek eman zuen ezagutzera Yukio Mishima Japonia osoan.

 

Itzultzailea: Iker Alvarez.

 

Gibelsolasa: Angel Erro.

SKU: Lit-67 Saila Etiketak: , ,

Yukio Mishima

Idazlea, poeta eta aktorea izan zen. XX. mendeko autore nagusietako bat, Literaturako Nobel Sarirako hirutan izan zen hautatua, inoiz jaso ez bazuen ere. Ultraeskuindarra, atzerakoia eta nazionalista sutsua, Tatenokai milizia sortu zuen Enperadorearen eta japoniar balio tradizionalen gurtza oinarri. 1970ean, haren laguntzaz, Tokioko militarren base batean​ komandantea bahitu, eta soldaduei Mendebaldearen eta 1947ko Konstituzioaren aurka altxatzeko deia egin zien. Soldaduek kasu zipitzik egin ez, eta Seppukuaz hil zuen bere burua.

Itzultzailea

Iker Alvarez (Iruñea, 1991). Itzultzailea da. Dylan Thomasen antologia bat itzulitakoa, egun Manga euskaratzen dabil. Japoniara iritsi diren Nafarren klubekoa. Urrelilia eta ezpata dakartza bere baitan. Hau du bere lehen itzulpena Igelan.

Informazio gehigarria

Orrialde kopurua

225

Neurria

12 x 20 zentimetro

ISBN

978-84-126849-2-6

Argitaratze data

203/06/15

Baliteke hauek ere gustuko izatea…

Biba literatura!