Itzultzailea
Aiora Jaka Irizar (Donostia, 1985). Itzulpengintza eta Interpretazioan lizentziaduna da eta Euskal Ikasketetan doktorea.
Hainbat lanbidetan aritua da (itzulpengintzan, hiztegigintzan, unibertsitate-irakaskuntzan, interpretazio komunitarioan…) eta gaur egun autonomo moduan dihardu, batez ere literatura itzultzen. Mario Benedetti, Mo Yan, Juliana Léveillé-Trudel, Ibon Martin, Yan Lianke, Alice Munro, eta Ahmadou Kourouma euskaratu ditu, besteak beste, haurrentzako dozenaka liburuz gain.