Ez duzu libururik saskian.

  /    /  Beltza  /  Postariak bi aldiz deitzen du beti

Postariak bi aldiz deitzen du beti

15,00

Author : James M. Cain

Gazte etxegabe eta bidezale bat Kaliforniako bide-bazterrreko ostatu batera iristen da. Cora, bertan bizi den neska ederra, adineko greziar batekin ezkonduta dago, eta berehala hasiko da ikusten bere egoera konpontzeko modua: bidea, ordea, bihurria eta malkartsua da.

 

– Maite al nauk, Frank?
– Bai.
– Beste ezerk axola ez izateko adina?
– Bai.
– Orduan, bazegok irtenbide bat.

 

1934an argitaratu zen nobela hau debekatuta egon zen Bostonen, bertan agertzen den erotismo eta gogorkeriarengatik, eta pantailetarako bidea itxi egin zitzaion 1946 arte. Cainek bi maisulan idatzi zituen, Ross McDonaldek adierazi zuenez: Postariak bi aldiz deitzen du beti eta Galbidea. Eta Albert Camusek berak aitortu zuen bere Arrotzak zerbait baino gehiago zor diola nobelatxo honi.

 

Itzultzailea: Xabier Olarra.

SKU: Bel-15 Saila Etiketak: , ,

James M. Cain

1892an jaio zen Annapolisen. Eleberri beltz amerikarraren idazle handienetakotzat hartzen da, Chandler edo Hammeten maila berean. Opera-abeslari bihurtu eta Lehen Mundu Gerran borrokatu ondoren, Cainek kazetari lan bat eskuratu zuen, idazle moduan arrakasta lortu arte mantendu zuena. Bere lehenbiziko liburuak izan ziren borobilenak, eta Billy Wilder bezalako zuzendariek zinemara eraman zituzten. Ondoren idatzitakoekin ez zuen sona berbera lortu.

Beltza da traizioa. Jende faltsua ere beltza. Odol beltzean hiltzen dituzte errugabeak. Asmo bihurriak beltz-beltzak dira. Gaiztoek arima beltza ei dute. Gezurra beltza bide da. Lagun zuriak bihotz beltza du. Azala zuri eta barrena beltz batzuek. Hipokrita kanpotik irina baino zuriagoa da, baina barrutik kedarra baino beltzagoa. Kanpoan eder dena, etxean beltz. Krimena egindako lagunari beltz. Bekatuak errainu beltza islatzen du. Bereak eta bi esatea beltzak botatzea da. Astoetan astoena, asto beltza. Jokabide eroak ordain beltzak. Mamuari, itxura beltz. Infernutarrei beltz deitura eransten diete. Infernuko gaua, hori gau beltza. Muturtuta dabilenaz beltz jartzen dela esan ohi da. Aurpegi beltzaz begiratzen diete batzuek albisteei. Bihotz gogorraren sona duena ere beltz. Norberaren eskualdekoak ez direnak, beltzak. Hotzik handiena negu beltzean. Arranoetan arranoena, arrano beltza. Hilabeterik gogorrena, hil beltza. Ekaitz beltzak ura adarrez dakar. Negu beltzaren bihotzean, izotza bera ere beltz. Amandre Eguzkia hodei beltzak hesitzen dute. Ipar beltzak hodei mataza lodiak bultzaka.

Karlos del Olmok, 2003ko uztailaren 26an.

Itzultzailea

Xabier Olarra (Tolosa, 1953) Hizkuntza Erromanikoetan lizentziaduna da, Igela argitaletxearen hiru sortzaileetakoa. Euskara eta euskal literaturako irakasle izana da hainbat urtez, hala nola Nafarroako Gobernuko itzultzaile 1988az geroztik. 40 liburutik gora itzuli ditu, eta sari ugari jaso, tartean Euskadi itzulpen saria 2006an, 2012an eta 2016an, eta Dabilen Elea saria 2013an.

Informazio gehigarria

Orrialde kopurua

195

Neurria

12 x 20 zentimetro

ISBN

978-84-87484-52-0

Argitaratze data

2003/06/09

Baliteke hauek ere gustuko izatea…

Biba literatura!