Ez duzu libururik saskian.

  /    /  Beltza  /  Segundorik luzeena

Segundorik luzeena

10,00

Author : Bill S. Ballinger

Heroia ospitalean zaurituta dago, baina nerbio-shockaren ondorioz amnesiko bilakatu da. Nonbait, norbaitek bere heriotza desiratzen duela susmatzen du. Baina, nor? Zergatik? Ikerkuntza bat burutzen du bere iraganaren gainean eta, pixkanaka, memoria berreskuratzen ari da. Kontaketa garatzen da plano bikoitzean: biktimaren galdeketa eta poliziarena.

 

Itzultzailea: Xabier Olarra.

SKU: Bel-20 Saila Etiketak: ,

Bill S. Ballinger

XX. mendeko gidoilari eta nobela beltzeko idazle oparoenetako bat da. Wisconsineko Unibertsitatean graduatua, irakasle hasi zen Kaliforniako Unibertsitatean, non idazketa eskolak eman zituen. Gaztetan, publizitatean aritu zuen, eta irratian lan egin zuen. Laurogei gidoi baino gehiago idatzi zituen hainbat saiotarako, nahiz eta bere benetako bokazioa literatura izan. 1948tik aurrera, denbora osoz aritu zen idazle lanetan, eta handik gutxira lortu zuen arrakastaren gailurra, 1950ean, Les Grands Maîtres du Roman Policier saria jaso zuen eta 1956an zinemara eraman zuten Kez egindako erretratuarekin.

Ez dut askotan aukeratzen eleberri beltza, oso bakanetan, egiari zor. Aitortu beharrean nago, halaber, Bill S. Ballinger ez zela nire idazle kuttunen zerrendetan agertzen, are, izen hori ez zen nire burmuineko sare korapilatuko gune bakar batean ere agertzen. Hemendik aurrera, ordea, bere tokia izango du, ez bere liburu hau irakurri dudalako, baizik eta liburu hau gozatu egin dudalako.

Iker Zalduak, 2010eko abuztuaren 20an.

Eleberri beltzetan, gutxi edo gehiago, halako kritika sozial zama bat izan ohi da, besterik ez bada, garaian garaiko eta tokian tokiko gizarte kronika errealista, fidela egiten duen aldetik. Eta, sarritan, helburu lehentzat gizarte kritika egitea duten liburu batzuek baino askozaz ere emaitza hobea lortzen dute eragin kritikoari dagokionez, eleberri beltzek gizarte alde ilun eta ezkutuen argazki moduko bat egiten duten aldetik. Halakoren ezik ez dago honako honetan ere, nahiz eta urrezko bihotzaren jabe den aleren bat ere aurkezten digun.

Karlos del Olmok, 2010eko abuzuaren 4an.

Beti galdetu izan diot neure buruari zergatik literatura ez konplikatuegia eta entretenitzekoa-ren aldekoek ia inoiz ez dituzten aipatzen Igela argitaletxeko Sail Beltza-ko liburuak. Entretenimenduan maisurik bada, Dashiell Hammett, Raymond Chandler, Jim Thompson eta enparauak baitira izan. Horretaz aparte, bidenabar, beste zenbait ertz eskaintzeko gai izaten dira liburuok sarritan, Segundorik luzeenarekin gertatzen den gisara. Literatura onenaren ertzak, esan nahi baita.

Beñat Sarasolak, 2010eko martxoaren 28an.

Itzultzailea

Xabier Olarra (Tolosa, 1953) Hizkuntza Erromanikoetan lizentziaduna da, Igela argitaletxearen hiru sortzaileetakoa. Euskara eta euskal literaturako irakasle izana da hainbat urtez, hala nola Nafarroako Gobernuko itzultzaile 1988az geroztik. 40 liburutik gora itzuli ditu, eta sari ugari jaso, tartean Euskadi itzulpen saria 2006an, 2012an eta 2016an, eta Dabilen Elea saria 2013an.

Informazio gehigarria

Orrialde kopurua

276

Neurria

10,5 x 17 zentimetro

ISBN

978-84-87484-92-6

Argitaratze data

2009/11/17

Baliteke hauek ere gustuko izatea…

Biba literatura!