Ez duzu libururik saskian.

  /    /  Literatura Unibertsala  /  Siddharta

Siddharta

12,00

Author : Hermann Hesse

Siddharthak bilatzen zuena edo azken helmuga aurkitu duena esan nahi du sanskritoz. Azken helmugara iristeko bidean, lagungarri izan daitezke irakaspenak, Buda edo Mesiasak, baina baita natura bera ere: Ibaia, naturaren pertsonifikazio gisa, irakasle gorena izango da Siddhartharentzat, Vasudeva txalupariak iragarri bezala.

 

Hinduismo, budismo, taoismo eta kristautasuneko osagaiak aurki daitezke Siddharthan. Buda historikoaren ibilbidearekin antz handia du Siddharthak: kasta eta etxea utzi eta aszetismoaren bitartez nitasuna gainditu nahi du lehenengo atalean. Taoismoarekin bat egiten du irakasle eta irakaspenekiko mesfidantza erakustean, jakinduria ezin dela hitzez eman ulertzen duenean.

 

Modernitatearekin lotua den eta horrekin batera porrot egin zuen patriarkatu falozentristari ere ordezkoa aurkitzen dio Hessek Indiar tradizioan, Siddhartha emakumezkoen ezaugarritzat har zitezkeen bertuteak bereganatzen ahalegintzen den heinean: entzuten jakitea, hurkoaren sentimenduekin bat egiten jakitea, berdintasunean oinarritutako sexu-harremanak hobestea.

 

Itzultzaileak: David Lindemann eta Irati Trebiño Goikoetxea.

SKU: Eiz-163 Saila Etiketak: , ,

Hermann Hesse

Apaizgaitegi batean egin zituen ikasketak. Oso ikasle ona izan zen, baina elizako arauak ez zituen atsegin. Munduak ezarritako betebeharrak bete nahiaren eta bere buruarekin ados bizi izan nahiaren arteko borroka izan zen bere pentsamenduaren aztergai eta idazgai nagusia. Lirika sutsuz eta aberatsez idatzitako prosa landuan, Hessek arrazoiaren eta sentimenduen, sentsualitatearen eta espiritualitatearen arteko dialektika zabala azaldu zuen. Europako abangoardiazko jarrerei aurrea hartu zion pentsamenduaren osagai irrazionalengana zuen jakin-minagatik, eta baita sortaldeko mistizismoaren forma batzuengana zuen interesagatik. 1946an Literaturako Nobel saria irabazi zuen.

Itzultzailea

David Lindemann (Hamburgo, 1976). Administrazio eta Politika Zientziak ikasi zituen Berlinen (2003), eta gero Itzulpengintza eta Interpretazio ikasketak burutu zituen EHUn (2010). Hizkuntzalaritzako masterra du, eta 2015ean aurkeztu zuen doktoretza-tesia, euskaraz eta alemanez: Hiztegigintza Elebiduna: Euskara­-Alemana. 2017tik 2019ra, postdoc egonaldia burutu du Hildesheim Unibertsitatean (Alemania). Geroztik, irakasle elkartua da EHUn (Aleman Filologia), eta ikertzailea Jozef Stefan Institutuan (Ljubljana, Eslovenia), Elexis proiektuaren baitan. Itzultzaile gisa, euskaratik eta gaztelaniatik alemanera eta alemanetik euskarara itzultzen du. Irati Trebiño Goikoetxea (Soraluze, 1978). Biologian lizentziatua. AEKko irakaslea izan da, eta itzulpengintzan, antzerkian eta ipuin kontalari gisa aritu da azken urteotan.

Informazio gehigarria

Orrialde kopurua

144

Neurria

13 x 19,5 zentimetro

ISBN

978-84-9746-901-2

Argitaratze data

2014/10/27

Baliteke hauek ere gustuko izatea…

Biba literatura!