Itzultzailea
Maialen Berasategi (Gasteiz, 1989). Itzulpengintza eta Interpretazioan lizentziaduna EHUn, Berrian itzultzaile eta zuzentzailea. Poesia ere itzuli izan du, eta literaturaz gain, saiakera eta komikia ere bai.
€12,00
Christopher Baldry-k azken hamabost urteetako oroitzapen oro galdu du, Lehen Mundu Gerran borrokan ari zela zaurituta. Etxera bidaliko dute, eri (ero?), baina, hara iristean, zeharo arrotza egingo zaio bere etxe maite berritua, bai eta Kitty emaztea bera ere. Familia-gizon heldu adeitsu hura 21 urteko gazte alai buruarin bihurtu da. Eta okerrena ez da hori: tematua dago duela hamabost urte maite izan zuen neska hura maite duela oraindik, hots, Margaret Allington, langile-herri batean bizi den andre txiro bat.
Zalaparta. Eskandalua. Mundua hankaz gora. (Etxe barrutik aterako ez den) tragedia bat.
Itzultzailea: Maialen Berasategi.
Goraipatzekoa da, eta are mirestekoa ere, Maialen Berasategi Catalan itzultzailearen lana. Euskaratzen duen helduentzako lehen literatura obra izanik, Westen sintaxi bihurria erabateko dotoreziaz egokitu du, lexiko mailako aberastasun itzela gure hizkuntzara ekarriz. Tonu samurra erabilita, Kittyren larritasuna eta, oro har, Baldrytarren etxe barruko giro itogarria ezin hobeto transmititzen asmatu du. Euskal irakurleok berari zor dizkiogu, azken batean, eleberri honetako hamaika esaldi gogoangarri.
Itxurakeriaren mundua ere bada baldrytarrena. Liburuak planteatzen dituen biko oposatuetako bat baita eder axalekoaren (jantzi distirantak) eta eder mamikoaren (Margaret eta Chrisen amodioa) artekoa. Dikotomia hori gauzatzen da gizakiak esku hartutako naturaren eta natura basaren arteko konparazioan, gorputz eta arimaren alderaketan, eta baita emakume ereduen bereiztean ere. Jennyk, une batean, parez pare ipintzen ditu portzelanazko figura baten axalekotasuna (Kitty gogoan) eta hezur-haragizko Margareten sakona, bigarrena “benetakoagotzat” joz. Westek hori guztia helarazten du narratzailearen ñabardurarako abileziaren bitartez, hitz eta keinuen zama sinbolikoak azaleraratzearen bitartez, botere-harreman adierazleak etengabe agerraraziz. Naturaren deskribapenak ere, hasiera batean atzera eman dezaketen arren, lagungarri dira pertsonaien ikuspegia ulertzeko (adibidez, natura kontrolatu beharraz mintzo direnean).
Maialen Berasategi (Gasteiz, 1989). Itzulpengintza eta Interpretazioan lizentziaduna EHUn, Berrian itzultzaile eta zuzentzailea. Poesia ere itzuli izan du, eta literaturaz gain, saiakera eta komikia ere bai.
Orrialde kopurua | 128 |
---|---|
Neurria | 13 x 19,5 zentimetro |
ISBN | 978-84-9746-896-1 |
Argitaratze data | 2015/01/13 |