Itzultzailea
Usoa Wyssenbach Ibarra (Gernika, 1983). Euskara teknikaria Nafarroan. Haur eta gazte literaturakoak dira itzuli dituen lan gehienak. Igelan, Agatha Christie eta Arthur Conan Doylen eleberriak ekarri ditu euskarara.
€15,00
I. Mundu Gerra da, eta Essexko konterriko Styles Court jauregian bizi da Emily Cavendish alargun aberatsa, bere senarra hiltzean haren etxea eta irabaziak bereganatu zituen emakumea. Berriro ezkontzean, bera baino askoz gazteagoa den senarra hartu du, Alfred Inglethorp jauna. Emily Cavendishen bi seme-ordeak ere, John eta Lawrence Cavendish, eta baita Johnen emaztea eta beste zenbait jende Stylesen bizi dira. Gau batean berandu, Stylesen bizi direnak esnatu, eta Emily Inglethorp hilzorian aurkitzen dute estrikninaz pozoiturik, gero jakingo denez.
Nobela hau izan zen Agatha Christieren lehena. Hemen sortu zen Hercule Poirot detektibe ospetsua Geroztik milioka eta milioika irakurlek ezin izan dute hasitako liburua bazterrean utzi, eta ederki estutu behar izan dute garuna Agatharen liburuetako misterioak argitzeko…
Itzultzaileak: Aloña Zabaleta eta Usoa Wyssenbach.
Ikaragarria da Christieren sorpresarako gaitasuna, ekintza, froga edota susmoak nahastuz eta istorio sinesgarria osatuz. Erritmoa ere bikaina da, uneoro nobelari lotuta mantentzeko gauza da-eta, bukaera aldera korapiloa askatzen den arte. Laburbilduz, esan dezakegu orain dela ia mende bat idatzitako intriga liburu honek ez duela irakurlea harrapatzeko batere ahalmenik galdu, eta autore ezagun honetara lehendabizikoz ala aspaldiko partez gerturatzeko aukera bikaina daukagula euskarara itzulitako ale honetan.
Usoa Wyssenbach Ibarra (Gernika, 1983). Euskara teknikaria Nafarroan. Haur eta gazte literaturakoak dira itzuli dituen lan gehienak. Igelan, Agatha Christie eta Arthur Conan Doylen eleberriak ekarri ditu euskarara.
Orrialde kopurua | 207 |
---|---|
Neurria | 12 x 20 zentimetro |
ISBN | 978-84-87484-94-0 |
Argitaratze data | 2011/11/01 |