Ez duzu libururik saskian.

  /    /  Klis-Klasikoak  /  Tom Sawyerren abenturak

Tom Sawyerren abenturak

25,00

Author : Mark Twain

Tom espaloian agertu zen baldean kare-esnea zuela, eta kirten luzeko brotxarekin. Hesiari begiratu zionean, poztasun guztia joan zitzaion eta malenkonia sakonak hartu zion arima. Hogeita hamar metro luze zen ohol-hesia, eta hiru metro altu. Bizitza hutsik iruditzen zitzaion, eta existentzia, zama astuna.

 

Itzultzaileak: Iñaki Mendiguren eta Sarah J. Turtle.

SKU: Kli-04 Saila Etiketak: , ,

Mark Twain

AEBetako lehen idazletzat jo zuen William Faulknerrek, Twain jatorriz eskoziarra izan arren. Bere lanik ezagunenak Huckleberry Finn eta Tom Sawyeren abenturak dira. Batez ere, eleberriak idatzi zituen. Linotipia makinetan inbertsioak egin zituen, eta bere ospea baliatuta, mundu osoan hitzaldiak eman zituen lehenengo idazleen artean egon zen.

Nerabeentzat baino gazteentzako liburua da hau. Irakurketaz gozatzeko urduritasuna uxatu behar dela esango nuke, irakurketa mantsoa eskatzen duela, nerabeek barnean izan ohi duten zurrunbilotik at. Twain idazlearen asmoetako bat hauxe izan zen: “Atseginez gogoraraztea helduei garai batean nolakoak izan ziren beraiek, eta nola sentitu eta pentsatu eta hitz egiten zuten orduan, eta zer-nolako eginkizun bitxietan murgiltzen ziren batzuetan”.

Asun Agirianok, 2013ko urtarrilaren 27an.

Itzultzailea

Iñaki Mendiguren (Ezkio-Itsaso, 1954). Itzultzaile eta idazlea. Filosofia eta Letren ikasketak egin zituen Deustuko Unibertsitatean, Historia Moderno eta Garaikidearen adarrean. Arrasate Press eta Eup aldizkarien sortzaileetako bat da. Harry Potterserieko nobelak ere berak euskaratuak dira, Sarah Turtle emaztearen laguntzaz. Itzuli ez ezik, sormen lanak ere argitaratu ditu. Sarah J. Turtle (Croydon, 1952). Hizkuntza Modernoetan lizentziatu zen (aleman eta gaztelaniako itzulpengintzan oinarrituta) Bradfordeko unibertsitatean, eta ingelesa atzerriko hizkuntza gisa irakasteko graduondokoa egina du. Unibertsitatean ikasle ari zela, Laudiora etorri zen denbora labur baterako. Gero, Euskal Herrira bueltatu zen 1975ean, eta hemen bizi da harrezkero, itzultzaile nahiz ingeleseko irakasle lanetan. Iñaki Mendiguren senarrarekin batera zenbait literatur lan itzuli ditu. 

Informazio gehigarria

Orrialde kopurua

232

Neurria

17 x 24 zentimetro

ISBN

978-84-9746-785-8

Argitaratze data

2012/11/23

Baliteke hauek ere gustuko izatea…

Biba literatura!