No products in the cart.

  /    /  Literatura Unibertsala  /  Tristezia, zer berri

Tristezia, zer berri

12,00

Author : Françoise Sagan

Cécile, hamasei urteko neskatxa bat, Kosta Urdinera doa udako oporrak itsas ondoko etxe alokatu batean pasatzera, aitarekin eta haren maitalearekin. Aita, Raymond, alargun geratu zen 25 urterekin, eta harrezkero limurtzaile baten bizitza darama. Elsa, maitalea, gazte, munduzale eta txolin samarra da. Cécilek haren antzeko neska asko ikusi du aitaren bizitzan sartzen eta, handik tarte batera, alde egiten. Cécile 26 urteko mutil batekin hasiko da maite-kontuetan.

 

Uda lasai doa, baina, halako batean, Raymonden gonbidapena ezustean onarturik, Anne azaltzen da etxean, eta oso borroka sotila hasten da hiru emakumeen artean. Anne oso ezberdina da besteen aldean: buruargia, kultura zalea, serioa. Handik aurrera, bizimodua asko aldatuko da itsas ondoko etxe hartan…

 

Itzultzailea: Gerardo Markuleta.

SKU: Eiz-164 Kategoria Etiketak: , ,

Françoise Sagan

Nouvelle Vagueko kidetzat jotzen da, hainbat pelikula zuzendu baitzituen. 1954an argitaratu zuen bere lehen eleberria, Bonjour tristesse, 18 urte zituela eta Marcel Prousten liburu batetik ateratako ezizen batekin. Mundu osoan eskandalua eragin zuen, eta Otto Preminger zuzendari estatubatuarrak zinemara eraman zuen. Saganen gai gogokoenen artean bizitza erraza, auto azkarrak, burgesen egoitzak, eguzkia, zinismoaren, sentsualitatearen, axolagabekeriaren eta alferkeriaren nahasketa nabarmendu ziren. 1995ean, 60 urte zituela, poliziak kokaina topatu zuen bere etxean, eta urtebeteko kartzela zigorra jaso zuen.

Kaleratu zenean neskaren sexualitateak sortu zuen iskanbila, gehienbat ezkondu gabe sexu-harremanak izaten dituelako, senargai modura hartzeko asmorik ez duen norbaitekin, eta ez delako haurdun geratzen ere (zigorrik ez). Gaur egun irakurrita sexu-eszenek xaloak irudi dezakete, baina ez litzateke azkarregi baztertu behar andre batek sexuaz idaztean sortzen den erreakzioaren tamaina gaur egun ere, oraindik ez baita ohikoena emakume batek sexu-esperientziez ezer adieraztea, aho bilorik gabe eta amodioaren eta erotikotasunaren apainak ahaztuta: latz. Kaleratu zenean, gainera, 19 urte zituen Saganek eta azkar asko zabaldu zen mundua bezain zaharra den leloetako bat: belaunaldi berriak galbidean daude.

Danele Sarriugartek, 2015eko ekainaren 20an.

Egia esan, gaur eguneko irakurlearentzat nekeza da eleberriak bere garaian sortutako eskandaluaren arrazoiak ulertzea, baina itzultzaileak sarreran dioen bezala, “neskatxaren jokamolde axolagabe eta ikaragaitzek zorabio moral halako batean sartzen dute irakurlea ezinbestean”. Horretan eleberriak oso garaikide izaten jarraitzen du. Gainera, oraindik ere, argitaratu zenetik hirurogei urtera, jarraitzen du askatzen halako urrin errebelde, urratzaile, azken batean, eta barka errepikatzea, askatzaile bat. Ez alferrik, Fraçoise Sagan “berehala bihurtu zen, gogoz kontra, belaunaldi aberats, axolagabe, ausart eta sexualki aske baten sinbolo”. Hemeretzi urterekin argitaratu, hamazazpi urteko protagonistaren egunerokoa erakutsi, derrigor harrapatzen du testuak bizitzari irekitzea, helduaroaren sarrera, gordintasunaren deskubrimendua. Esana utzi dugu dagoeneko: irakurle bizitza bat zedarri dezakeen irakurketa horietakoa.

Aritz Galarragak, 2015eko apirilaren 11n.

Deskribapena

Gerardo Markuleta (Oñati, 1963). Donostian, Oviedon eta Gasteizen ikasia, Hispaniar eta Euskal Filologietan lizentziaduna, poeta eta itzultzailea da. Itzulpengintzari dagokionez, literatur itzulpenaren alorrean ditu lanik aipagarrienak: hainbat hizkuntzatatik itzuli du euskarara (frantsesa, katalana, galegoa, gaztelania…), eta euskaratik gaztelaniara ere euskal idazle askoren lanak itzuli ditu. Sorkuntzan ere egina du ibilbidea: sei poema liburu argitaratu ditu. Bestalde, literatur iruzkinak eta iritzi artikuluak argitaratu ditu aldizkari eta egunkari ugaritan.

Informazio gehigarria

Orrialde kopurua

136

Neurria

13 x 19,5 zentimetro

ISBN

978-84-9746-897-8

Argitaratze data

2014/10/27

Baliteke hau ere gustuko izatea…

Biba literatura!