No products in the cart.

  /    /  Ulises  /  Ulises – Azal gogorra

Ulises – Azal gogorra

40,00

Author : James Joyce

James Joyce idazlearen Ulises nobela 1922an argitaratu zen, Parisen, Shakespeare and Com­pany liburudendaren eskutik.

 

Literaturzale eta aditu askorentzat XX. mendeko nobelarik garrantzitsuena da Ulises, eta ukaezina ondorengo literaturan izan duen eragina. Hala aitortzen zuen T. S. Eliot poeta mo­dernistak: “Ene iduriko, liburu hau da gure garaiak aurkitu duen adierazpenik garrantzitsuena; guztiok zordun gatzaizkion liburua da, eta gutako inork ihes egin ezin diona”.

 

XX. mendeko literaturan funtsezkoak izan diren hain­ bat nobelagileren ibilbideak, William Faulkner edo Ga­briel García Márquez amerikarrenak, esate baterako, ezin uler daitezke Ulisesek irekitako bidearen eragin hori gabe. Halaxe aitortu zuen kolonbiarrak: “Joyce irakurri gabea nu­enez, Ulisesekin hasi nintzen. Eta etorkizuneko nire idaz­kuntzan oso baliagarria izango zen zerbait ikasi nuen: barne­ bakarrizketaren teknika”.

 

Faulknerrek hala esan omen zion emazteari Ulises ulertezina zela­eta kexatu zitzaionean: “Irakurri berriro”. Izan ere, iturri horretatik edanda idatzi baitzuen Hotsa eta ardaila bere mai­sulana.

 

Zailtasunaren ospe hori berekin izan du Ulisesek argitaratu zen une beretik. Orain, argitalpen ohardun honi esker, ira­kurle euskaldunak bidea leundua eta zenbait korapilo askatuak aurkituko ditu, hainbat ataka gaitzetan onik ateratzeko.

 

Itzultzailea: Xabier Olarra.

Agortuta

SKU: Uli-02 Kategoria Etiketak: , ,

James Joyce

Beti aldarrikatu zuenez, jesuiten hezkuntzak pentsamolde zorrotz eta metodikoa eman zizkion, bere obra berritzaile eta esperimentalean ere islatzen dena. Bere jaioterriarekin harreman zaila zuen. Joyce Irlandako ikur nazional bilakatu da aspaldi, baina zoriontsuago izan zen Triesten, Parisen edo Zurichen emandako urteetan. Hil ondoren azken hiri honetan ehortzi zuten, bere emazte Norak ez zuelako zerraldoa Irlandara garraiatzeko baimenik jaso. Jorge Luis Borges edo T.S. Elioten ustez, Joycen izena Shakespearenaren alboan ipini daiteke literaturaren historian, ezbairik gabe.

Maisu-lantzat daukate guztiek, baina zu arrimatu zinenean —urte asko pasatu da Joyceren Ulises hartu zenuenetik— obrak ez zizun zipitzik eragin. Destainaz jardun zenuen. Esango dute nahi dutena, baina hainbesteko hotsak hotz utzi nau, esan zenuen. Nortasuntsu sentitzen zinen hainbeste jenderi hain ona iruditakoak zu ez zintuelako batere kitzikatu. Baina obra bat —benetako obra bat— hor dago beti. Zain. Ez du presarik. Irauteko kemena du, iraun egiten du. Urteak pasatu dira, obrara hurbildu zara berriro, Olarrak euskarara ekarritako bertsioak kitzikatuta oraingoan: liburua zabaldu duzu, orri-pasa hasi zara. Eta orain urte batzuk gertatu ez zena gertatu zaizu: harrapatu egin zaitu, zintzurretik helduta zauzka, aspaldiko irakurketa hartan ikusi ez zenizkionak borborka dabilzkizu barrenean. Destainaz begiratu zenion obra huraxe bera da, ez da aldatu: maisu-lanaren ispilua oso gordin ari zaizu adierazten zu zarela aldatu dena…

Anjel Lertxundik, 2016ko maiatzaren 17an.

2015ko udaberrian, Dublinen, hain pozik ze, barkagarri deritzot nire ausardiari, Itsasontziz aldatua, Ulises berria nintzen. Ez nekien liburua euskaraz laster izango zenik. Orain, berori ari naiz tarteka irakurtzen. Hamalaugarren atalari ekin diot lehenik, Mollyren bakarrizketari hurrengo, bat eginez Kevin Birminghamez. Zein liburu lanjerosa, Ulises! Batik bat kristau kosmobisioan ardazturik garatu den Mendebaldeko kulturarentzat. Lehergailu hutsa. Eta bai, Xabier Olarrak gure portuan utzi digun ontzi honekin bai, berrogei eta hamar urteren buruan Ithakara iritsiko naizelakoan nago. Jakinik, noski, honelako Ithakek, horrelako idazleek, zer esan nahi duten. Joycek bidaia eman digu. Esker oneko nago.

Edorta Jimenezek, 2016ko maiatzaren 12an.

Deskribapena

Xabier Olarra (Tolosa, 1953) Hizkuntza Erromanikoetan lizentziaduna da, Igela argitaletxearen hiru sortzaileetakoa. Euskara eta euskal literaturako irakasle izana da hainbat urtez, hala nola Nafarroako Gobernuko itzultzaile 1988az geroztik. 40 liburutik gora itzuli ditu, eta sari ugari jaso, tartean Euskadi itzulpen saria 2006an, 2012an eta 2016an, eta Dabilen Elea saria 2013an.

Informazio gehigarria

Orrialde kopurua

1.017

Neurria

17 x 24 zentimetro

ISBN

978-84-943560-4-9

Argitaratze data

2015-06-01

Baliteke hau ere gustuko izatea…

Biba literatura!