Ez duzu libururik saskian.

  /    /  Beltza  /  Uzta gorria

Uzta gorria

10,00

Author : Dashiell Hammett

Dashiell Hammett: Nobela beltzaren aintzindari eta maisu. Uzta Gorria: zenbaitentzat nobela beltzaren maisulanetan borobilena. Idazle honek txundituta utzi zuen André Gide, eta bereziki nobela honek. Nobelaren arlo jakin batekoa izateak galarazi dio Literaturaren urrezko orrietan betiko geratzea. Baina Gidek ez zuen arazorik Faulkner, Hemingway edo Conraden parean jartzeko. Parean ezezik aurrean ere bai kasuren batean.

 

Elkarrizketaren perfekzioa eta ekintzaren pauso azkar eta arina azpimarratu izan dira. Duela hirurogeita hamar urte milioika irakurle -eta zinezale- bereganatu zituen idazle honen obrak bizirik dirau. Luzaroko. Agian betiko.

 

Itzultzailea: Xabier Olarra.

SKU: Bel-10 Saila Etiketak: ,

Dashiell Hammett

Dashiell Hammettek ikerlari pribatuen agentzia batean lan egin zuen Lehen Mundu Gerran parte hartu baino lehen, eta bertan larri gaixotu zen. 1934tik aurrera, Estatu Batuetako ezkerreko politikan murgildu zen, eta, horregatik, 1951n, Joseph McCarthy senatariaren "sorgin ehizaren" garaian, kartzela zigorra jaso zuen. Bere obrak gizarte ustelduaren, boterearen eta diruaren aldeko su-etenik gabeko borroken alderdirik bortitzenak islatzen ditu, polizia-eleberriaren eredu tipikotik aldenduz. Genero berri bat sortu zuen: nobela beltza, Raymond Chandler bere jarraitzaile izango zelarik.

Ez dugu aurkituko pentsamenduaren finezia erakusten duen joku dialektiko distiratsurik, ezta edertasunari men eginez estiloaren erakuspen handirik ere. Nobela zuzena da, gauzak bere izenez esaten dituena. Eta azken urteotan garbizalekeriak mozorro berriz ostera ere erasotzen digula ikusita, eskergarri eta guztiz aholkugarria ere bai.

Javier Rojok, 1996ko abenduaren 5ean.

Poza hartzen du batek, eta ez nolanahikoa, Dashiell Hammett lagunaren (literaturzale guztion lagun, adiskide eta amorante baita) Uzta Gorria euskeraturik ikustean; eta are pozgarriago gertatzen zaio irakurri ahalean konturatzen denean euskararena ez dela tramite hutsa, zenbaitetan, sarri askotan, gure herri tristementean elebidun honetan izaten den bezala. Irakurleak testuaren gozotasunari erreparatuko dio, nahiz eta nobelaren nondik norakoak krudelak bezain hitsak izan, eta pertsonaiek hartzen dituzten ibilbideak, latzak, erpinak, baina hizkuntzak gogor eusten dio erronkari, eta euskaraz irakurtzen duenak, gozatzeaz gain, une polit asko pasatuko ditu hasieratik bukaeraraino. Eta ez zaio damutuko euskaraz irakurri izana.

Felipe Juaristik, 1996ko abenduaren 21ean.

Butteko Big Shipen aditu nuen lehenbizikoz Personvilleri Poisonville deitzen… Jendailak hitz joko merkeetarako duen zaletasunaren beste mostra bat iruditu zitzaidan. Handik urte batzuetara Personvillera joan nintzen eta ulertu nuen hitzaren esanahi zehatza”. Horrela irakurri dugu Uzta gorria-ren hasieran. Eta narratzaile protagonistak bezala, irakurleok ere azkar askorik, ulertuko dugu zertan den Poisonville ustela —mendearen lehen laurdeneko Chicago bat irudi—, botere borroka errukigabean murgildurik, non hiriaren jabegoa, saldukeria, alkohola, dirua, tiro hotsa eta ustelkeria bor-bor ari diren. Ondorioa, berriz, izenburuan bertan bistan da ageri: odolezko uzta gorria.

Miel Anjel Elustondo, 1997ko otsailaren 1ean.

Itzultzailea

Xabier Olarra (Tolosa, 1953) Hizkuntza Erromanikoetan lizentziaduna da, Igela argitaletxearen hiru sortzaileetakoa. Euskara eta euskal literaturako irakasle izana da hainbat urtez, hala nola Nafarroako Gobernuko itzultzaile 1988az geroztik. 40 liburutik gora itzuli ditu, eta sari ugari jaso, tartean Euskadi itzulpen saria 2006an, 2012an eta 2016an, eta Dabilen Elea saria 2013an.

Informazio gehigarria

Orrialde kopurua

287

Neurria

10,5 x 17 zentimetro

ISBN

978-84-87484-24-7

Ber. ISBN

978-84-946207-4-4

Argitaratze data

1996/10/17

Ber. argitaratze data

2018/11/04

Baliteke hauek ere gustuko izatea…

Biba literatura!